Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errestaurazio 1 iz zaharberritzea.

Berehala konturatu nintzen unibertsitateko ikasleak zirela gehienak: artearen historia ikasten zebiltzanak, errestaurazioan espezializatu nahi zutenak eta horrelakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 161. orr.

Honekin esan nahi dudana da, Hugoren etxearen eta oroigarriaren errestaurazioak ene irudiko esanahi sinboliko gehiago izan duela, historiko hutsa baino, eta orain ere seguruenik halaxe duela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.

2 beste erregimen politiko batek aldatu zuen errregimen politikoa berrezartzea.

Errestaurazioa hamabost urte lehenago hasia zen; Parisko herriarekin kontuak ezin garbiturik zebiltzan borbondarrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

1658 urtean hil zenean, Richard Cromwell, bere semeak, hartu zuen agintea, baina seme honek ez eduki aitaren nortasuna, gogortasuna edo Jainkoarenganako benetako itxaropena eta zortzi hilabete baino lehen bota egin zuten agintetik Charles II.a jartzeko, Estuardotarren Errestaurazioa deritzona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 170. orr.

Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da, Errestaurazioarekin batera hasi eta luzatu den "Calde-rón-en auzia" delakoan (1814-1820) nabaritzen denez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Gerra napoleondarren ondoko Errestaurazioan gaude eta erromantizismoaren hastapenetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.

Frantziako iraultzaren atzerapausotzat daukagun errestaurazio borbonikoak beste motako koadroak eskatu zizkion Ingresi.  Berria - Kultura   2006-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus