Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errespontsu (ETCn 37 agerraldi; orobat errespontso ETCn 2 agerraldi) iz hilen aldeko esaten diren otoitzen multzoa.
Euskaraz errespontsu bat errezatu ondoren, kanposantuko arduradunak, burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.
-Ez nuen errespontsurik egin, ez nuen bedeinkatu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.
Ordu horretan herriko hilerrian errespontsua eskainiko zaio. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Apezak errespontsuari ekin zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Hainbeste argizari piztu eta txanponeko errespontso haiek denak, kandela argitan horrek, zer edo zer gomutarazten du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.