Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 50. orr.
Emazteak ez daitezke absolbi, beren errespontsabilitatea baitute. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.
Holakotan ez da gizon baten lana bakarrik, haren kideek ere badute beren errespontsabilitatea, ezin ukatua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.
Afrikako eliza ala hemengoa, eliza bera baita, hango ala hemengo partaide bakotxari da erresponsabilitateen edo ardureen hartzea, eta biharko elizaren prestatzea. Herria 2005-09-08
Talde armatuek, euskara eta euskal herria zepo ilunetik atera aitzakiaz, euskaldunak erabaki-eskubideaz eta jende errespontsabilitateaz biluzi zituzten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 86. orr.
Baduzularik zure erresponsabilitate bat betetzeko, behar dituzu nunbait helburu batzu finkatu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 46. orr.
Oposiziokoek zorrozki bipildu dute gabinete pribatu batek berriki ateraia duen ibilpen plana, baina errespontsabilitate zuzenik Jean Grenet-en gehiengoari leporatu gabe. Herria 2003-11-13