Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errespetarazi, errespetaraz, errespetarazten du ad errespetatzera behartu.

Erresuma Batuko gaixo batek bere nahia errespetaraztea lortu du.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Tamainaz txikia izan arren, bere burua errespetarazten duen jokalaria da.  Berria - Kirola   2004-02-21

Ismail Haniak atzo adierazi zuen «legea eta ordena» errespetarazi nahi dituela kaleetan.  Berria - Mundua   2006-04-02

Legea zuzena bada, nola errespetarazi?  Herria   2003-12-04

Jaunak seme-alaben gainetik errespetarazten du aita, amaren aginpidea ezartzen umeen gain.  Elizen arteko biblia   Si 3,2

Cabrerak, berriz, berak errespetatu ez ezik, omen, "girien" artean errespetarazi ere egingo omen zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Karlomagnok nazioari eman zion indarrak hainbestean iraun zuen Luis Errukitsuarekin, Estatuak bere handitasunari eutsi ahal izan ziezaion, eta atzerritarrek errespetaraz zezaten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Turkia EBn sartzea onuragarria litzateke kurduentzat, aukera emango bailieke euren nortasuna aldarrikatzeko eta euren nazio eskubideak errespetarazteko.  Berria - Mundua   2004-12-16

Estatu frantsesari begira Euskal Herriaren ahotsa entzunarazteko eta errespetarazteko premia daukagu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Gogora zaitez zazpigarren egunaz, zure auzoari osorik errespetarazteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errespetarazi nahi (3); eskubideak errespetarazteko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus