Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon errespetagarriak galtzontzilo hutsetan dagoela ere jarrai zezakek errespetagarria izaten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.
Jatetxe garesti batean bazkalduko dugu, andra errespetagarriek lez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Mamu talde errespetagarri eta ongi hezia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.
Nahiz eta arropa zimurtuak jantzi, gorbata desagertu eta aurpegia bizar gris hasiberriak estali, pertsona errespetagarriaren zantzu nabariak ageri ditu oraindik alde guztietatik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.
Bai, nekazariak munduko gizakirik errespetagarrienak dira niretzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.
-Edozein herritar errespetagarri ibil daiteke Baionan barna, arriskurik gabe -aldarrikatu zien guardak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 271. orr.
Elizgizon jakintsu, ospetsu eta errespetagarria. Berria - Kultura 2004-06-18
Aberatsa zara, errespetagarria, miretsia, maitatua; zoriontsua zara, ni behinola izan nintzen bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.
Gazte horrek hiriko abokatu-bulego errespetagarrienetako bateko burua du aita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.
Iritzi guztiak dira errespetagarriak, eta bizikidetza funtsezkoa da. Berria - Ekonomia 2004-06-20
Ibai errespetagarriak ordokian kokatzen dira, ezen ura horizontalean gelditzeko egindako gauza baita, eta erabat horizontala denean bakarrik eusten dio urak bere jatorrizko duintasunari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.
Kobrearekin nahasturatzen delako brontzea emateko, materia errespetagarria inon errespetagarririk bada, sonatuki betiraunkor eta well established. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.
Negozioak zer diren, faboreak zer diren, dirua zer den... diru kopuru errespetagarri baten truke ezagutzen ez duzun norbaiti faborea egitea ezin negozio txarra izan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.
Lehenbiziko aldiz, errespetagarri bilakatzen zen, horrenbestez, minbiziaren inguruko jakintza-arloa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.
Hala erlijiotik sortzen diren ideiak oso errespetagarriak izanik ere, ez dira lege zibilen printzipio gisa erabili behar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.
-Ez!, gurean geroz eta gutxiago dira ohitura errespetagarri horiek -erantzuten du Bigak, kokotsa guztiz eroria. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 141. orr.
Ingurumenarekiko eta langileen bizi kalitatearekiko errespetagarria den arkitektura. Berria - Kultura 2004-03-12
Berez, badauka zilegitasuna aldarrikapen horrek, modu demokratikoan eta errespetagarrian egiten bada. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Definizio hagitz errespetagarri batzuen arabera, estatuak ezkutuan egindakoari ere terrorismo dei omen dakioke, estatuak agerian egiten duenari ez bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 151. orr.
Eskolan ere, nahiz ez dudan nik euskararen egiazko debekurik ezagutu beste ainitzek bezala, ez nuen bizkitartean egundaino entzuna, mintzaira bat zela euskara, beste mintzairen parekoa eta zinez errespetagarria ere, bat balinbazen. Herria 2001-10-04
Guztiz errespetagarria da erabaki hori. Berria - Harian 2006-04-06
Manifestaziora ez deitzea erabaki duten alderdien jarreraren inguruan, Erraztik adierazi zuen guztiz «errespetagarria» iruditzen zaiola, «baina oso zaila da jarrera hori justifikatzea, benetako arrazoirik ez dagoelako». Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Senar-emazteak ageri ziren, txit errespetagarri, biak beltzez jantzirik, urre koloreko markoetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.
Amerikan, haren ustez, Espainian baino hobeto hitz egiten dute gaztelaniaz, zuzenago, errespetagarriago. Berria - Kultura 2004-03-05
da errespetagarria (3); errespetagarri bat (3); errespetagarri eta (4); errespetagarria eta (3); errespetagarria izan (4); errespetagarriak dira (3); eta errespetagarria (3); eta errespetagarriak (4); oso errespetagarriak (3)