Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erresorte (orobat erresorta) iz 1 malgukia.

Horrela nagoenetan beti ekartzen dut gogora, nahigabean, erresortearen gisara egiten dit jauzi pentsamendura, eta ez dakit zer sentitzen dudan, batzuetan ezinezkoa baita arrazoitutakoa sinestea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 137. orr.

Eta espres egina balitz bezala, ohearen erresorten kurrinkak antzoki-gertaldia osatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Hiru lagunek zenbait egun eman dituzte pezaz peza eta erresortaz erresorta desmuntatzeko tresna haundi hori, bai eta bizpahiru kamiuntaratan kargatu ere bideko.  Herria   2002-09-19

Joantto erresorte batek bultzatu balu bezala zutitu zen oldarrean lurrera erori zen aulkitik, eta nehor agurtu gabe handik lekutu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Erresorte ikusezin bati eraginez gero, hanka haiek gai ziren edonor izugarri urrun eramateko, berriro ezin aurkitzeko moduan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

2 irud/hed

Aldez aurretik dastatzen ari zen egunen batean sentituko zuen plazerra, noiz eta akatsik gabeko ordena ezarri eta etxeko ekonomiaren erresorte guztiak zalu mugituko baitziren, elkarri eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.

Esan zion ezinbestekoa dela noizean behin kargu hartzea eta errieta egitea, zeren, bestela, zabartu egiten baitira mendekoak, eta herrixkaren zuzendaritzaren erresorteak, berriz, herdoildu eta ahuldu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus