Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Polizia ikerketa lanetan ari da eta ebasleek erreskatea eskatuko dutela uste dute. Berria - Kultura 2004-08-24
Zoritxarrez, ez dut dirurik nire erreskatea ordaintzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
Ondoz ondoko porrot militarrengatik zegokion erreskatea ordainduz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.
Egoera sakon aztertu gabe ere erreskatea oso zaila dela iritzi dio EMFko medikuak. Berria - Kirola 2004-10-20
Helikoptero bidezko erreskatea Oiartzunen. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Orotara hamar bat ordu iraun zuen erreskateak. Berria - Kultura 2004-05-06
Bahitzaileek azaldu zutenez, bahituak banandu egin dituzte, erreskateak galarazteko. Berria - Mundua 2004-11-04
Abelen seme-alaba konparatiboki errugabe hauek Kainen seme-alabak lotsagorritan utzi zituzten gaitzaren ordez ongia itzulita, beren hiltzaileen erreskatera etorriz kaindarrak beren bekatuek salatu zituztenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 352. orr.
Adimena eta ezagutza zer poetikoaren, ametsaren eta zer primitiboaren esparrura bazterturiko sinbolikaren erreskatearekin bilduko dituen diskurtsoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.
Deia jaso ondoren, EAEko Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat eta Ertzaintzaren erreskateko helikopetro bat bidali zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Orain argi daukat, handitzean pilotua izango naiz, erreskateko pilotua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 118. orr.
Lurjauzia gertatu eta berehala jarri zituzten martxan erreskate eta garbiketarako baliabideak, Richard Tesore SOS Itsasoko Faunaren Erreskaterako Erakundeko burua da. Berria - Harian 2005-12-21
Errepideko erreskaterako ekipamenduak ere jarri ditu kanpainako ospitalearekin batera, mementoan presakako laguntzarik eman beharko balitz. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Jessica Linch soldaduaren ustezko erreskatearen inguruan Pentagonoko estrategek antzeztu zuten operazioak Hollywoodeko gidoigilerik onenak idatzita zirudien. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.
Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.
Erreskate taldeek oraindik lanean jarraitzen dute. Berria - Mundua 2004-02-06
Berehala balea berriro ere itsaso zabalera eramateko erreskate lanak hasi zituzten Itsas Salbamenduko arduradunek. Berria - Gaiak 2006-01-21
Nafarroako Gobernuaren helikopteroa eta erreskate txakurrak erabiltzen ari dira bilaketa lanetan. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Lasai ederrean itxaroten zuten erreskate-indarren etorrera. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Ez dugu taliban presorik askatu ezta diru erreskaterik ordaindu ere. Ertzaintzako hainbat unitate, mendi erreskaterako taldeak, urpekariak eta helikoptero bat erabili zituzten bilaketa lanetan. Berria - Mundua 2004-11-24
erreskate lanak (7); erreskate lanetan (3); erreskate taldeak (6); erreskate taldeek (8); eta erreskate (4)