Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artikoko izotz-puska batean, hondoratzeko zorian zeuden 12 zientzialari erreskatatu zituzten atzo Errusiako salbamendu taldeek. Berria - Gaiak 2004-03-07
Guardia Zibilak Euskal Herriko 73 mendizale erreskatatu zituen iaz Huescan. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Alluitz mendian eroritako gazte bat erreskatatu du Ertzaintzak. Berria - Euskal Herria 2004-05-26
Dontzeilak erreskatatzea, etsai ustez menderaezinak garaitzea, emandako hitza kosta ahala kosta betetzea. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.
Errusiako segurtasun indarrak zulo horretatik sartu eta gatibuak erreskatatzen saiatu ziren. Berria - Mundua 2004-09-07
Sirius erreskatatu behar dugu eta eritegiko aretora itzuli, gu falta garela inor ohartu baino lehen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 333. orr.
'Izotzauslea ezin da honaino heldu eta airetik erreskatatuko gaituzte,' abisatuko du gero baten batek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.
Arrantza-ontzian zihoazen bost marineletatik biren gorpuak erreskatatu ditu Ertzaintzak, eta beste batena aurkitu. Berria - Ekonomia 2004-11-20
Sendiak mendizalea erreskatatzeko lanak hasteko eskatu du. Berria - Kirola 2006-01-31
Beste ikasle bat, gainerakoak baino zaharxeagoa, luzea eta zurbila, begi biziak eta bizar beltza zituena, erreskatatzera etorri zitzaion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 188. orr.
Salbamendu taldeek beste 43 bidaiari bizirik erreskatatu zituzten eskualdeko arrantzale batzuek. Berria - Mundua 2004-10-12
Ontziko 20 marinel onik erreskatatu zituzten. Berria - Gaiak 2004-12-14
Irlandarren usteen arabera, gizakiak ez ziren benetan hiltzen, Azpimundura bidaliak izaten baizik, eta handik erreskatatuak izan zitezkeen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.
Juanikok ahal izan zuen guztia egin zuen erreskatatu zuten arrantzaleek animalia hil ez zezaten. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 160. orr.
Diskoa aldatzeko aprobetxatu dut, eta konpakto koipetsuen artetik Ruper Ordorikaren Ez da posible erreskatatu dut. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 49. orr.
Aire zabalean biluzik egotea, horra egun hauetan Mikelek ahanzturatik erreskatatu duen bertze sentsazio bat. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
"Hau da Las Vegas diot eta ez naiz lotsatzen" pentsatzen du zapata zuriak dituen gazteak, auzoak eta hiriak bere aldera erreskatatuz, aspaldi pasatako kontzertuen berri ematen duten kartel erdi tarratatuei eta neoi argiei so. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.
Izozkailua jela bloke egina zegoen eta labanaz erreskatatu behar izan zuen garagardo lata izotzezko presondegitik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
Maitasunak erreskatatu zuen infernutik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Haurtzaroko emozioak erreskatatzea izan da zure obraren helburua? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 77. orr.
Mary Annek erreskatatu egiten nau beti: iraganetik atera ninduen lehen, etorkizunaren beldurra kentzen dit orain. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Surrealistek erreskatatu zutenetik, Lautréamonten poesia mugarritzat hartzen da literaturaren historian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.
Trafiko seinaleak, landareak, bideozintak, biniloz eta zeluloidez egindako bere azken collageak, eta zaborretatik erreskatatutako beste hainbat gauza. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.
80ko hamarkadan ipuingintzak eman zituen harribitxietatik bazter samarrean geraturiko perla bakan batzuk erreskatatzea. Berria - Kultura 2004-11-13
Armairuek apal antzekoak zituzten izkinatan, ertzetan borobilduak: bertan pilatzen zituen zaborretatik erreskatatzen zituen hegaluze lata erdi hutsak eta bestelakoak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 80. orr.
Egurrezko kutxak armairuen ordez; zaborretik erreskatatutako hainbat altzari; koloretako zapi handia egongelako atearen lekuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.
Horra literaturaren eragin ederretan atseginena: nork bere burua erreskatatzeko balio izatearena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.
bat erreskatatu (6); erreskatatu behar (6); erreskatatu behar izan (3); erreskatatu dute (4); erreskatatu zituen (3); erreskatatu zituzten (7); erreskatatu zuen (9); erreskatatu zuen atzo (4); erreskatatu zuten (3); mendizale bat erreskatatu (4)