Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreskada (orobat errezkada g.er.) 1 iz errendaka.

Arrainaren pabiloia zabaldu berri zuten; hainbat emakumek harri zurien erreskadak zeharkatzen zituzten, ahaztutako otarre eta oihalen itzalen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Erreskadak behar bezala osatuta eta zenbakiak ondo bazeuden, adibidez, Appell-ak gutxiago irauten zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.

Une batean bosteko erreskada lerro bakar bihurtu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 91. orr.

Horrela uler zitekeen adreilu-fabrikan, patioan nenbilela edo sukalde komunalean erreskadan nengoela, bizpahiru alditan itsas txakur itxuradun gizona ezagutu izana, hainbeste aurpegi ezezagunen artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Entzun dudanez heldu berriek azken boladan bi eta hiru egun ere ematen dituzte erreskadan zutik, biluzik, dutxara noiz sartuko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.

Kanpamentutik tarras atera dutena -fardela dirudi, masa bizigabea, trapu piloa- erreskadaren amaieran bota dute, han eratzan dute: ez begiratzen saiatu naiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Gu guztion ahaleginaren ondorio izan zen azkenean erreskada luzea osatzea, gizonekin soilik eta bosnakako lerrotan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Errebal guztietan, fabriketako pareta amaiezinen artean, abian dira erreskada luze beltzak, hiriko erdialderantz doazela geldi-geldi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Ahuntzak saltoka ikusten ari banintz bezala ari naiz santu erreskada bat errepikatzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Hiru leiho-erreskada zituen aretoak, batzuk besteen aurrez aurre, hirunaka.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,4

Areto nagusiaren inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten, Jaunaren etxe barruko aretoaren eta atalondoaren tankerara.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,12

2 erreskadan adlag bata bestearen atzean, lerroan.

Aspalditik pentsatuta baneuzka bezala atera baitzaizkit, erreskadan, bata bestearen atzetik, elkarri lekua eskatzen, hitz guztiek zer esana balute bezala.  Berria - Kultura   2004-11-11

Laugarren partida irabaz dezake erreskadan, lehen aldiz sei urtean.  Berria - Kirola   2004-02-10

Urdinek 16 tanto egin zituzten erreskadan; 22rako falta zitzaikienak.  Berria - Kirola   2004-08-05

Nagorek 35 minututan egin zituen Abel Barriolarenak, azken hamahiru tantoak erreskadan lortuz.  Berria - Kirola   2004-06-22

Horrez gain, seigarren partida irabazi dute erreskadan Ligan.  Berria - Kirola   2006-02-19

Erreskadan ezarri zituen agudo sukaldeko gainerako aulkiak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Michel Fourniretek erreskadan hiltzen zituen bahitutako neskak, Namurgo eta Dinanteko fiskalen ustez.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Hainbat epitafio gogoratu zituen, erreskadan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Hara! -egin zuen oihu don Ottaviok, liluratuta- dena erreskadan atera zaidak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Gaitz batek erreskadan beste batzuk ekarri ohi dituela erakutsiz, bazirudien ontzi hartan ginenoi Heriok bi modutara eraso gura zigula.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 175. orr.

Gau horretan ostera etorri zen amets andana erreskadan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Morse andrearen aurretik iragan ziren erreskadan, eta mantso-mantso, pisu-zuloan sartuta eta etzanda alferrik galdu zituen egun geldoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Orearen biribil zuri lodiak erreskadan zeuden azpilean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 38. orr.

Bere kontu lixun pertsonalegi haiek erreskadan botatzen hasten zitzaizunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Egunak erreskadan zihoazkion, bereizezin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Apur bat beranduago, erreskadan geldi-geldi itxaroten genuela, bere erara gizon ederra zela ikusi dut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Miarritzek Heineken Kopako finalerdiak jokatuko ditu hirugarren urtez erreskadan, Bathen aurka.  Berria - Kirola   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute erreskadan (3); egin zituzten erreskadan (3); erreskadan egin (4); garaipena erreskadan (3); hirugarren urtez erreskadan (3); tanto erreskadan (3); urtez erreskadan (4); zituen erreskadan (7); zituzten erreskadan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus