Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunero sufritzen dugu eta erresistitu beharra daukagu, tankeen kontra harriekin borrokatu behar badugu ere. Berria - Harian 2005-01-09
«Erresistitzen ahalegintzen zen idazlea nintzen, ez idazten ahalegintzen zen erresistentea», idatzi zuen. Berria - Harian 2005-06-21
«Erresistitzen ahalegintzen zen idazlea nintzen, ez idazten ahalegintzen zen erresistentea», idatzi zuen. Berria - Harian 2005-06-21
Nahiz eta erresistitzen saiatu, gizonak poliki-poliki, esku trebez, lasaitu egin du; besteak klitorisa ikutzen dio eta titiburuak ferekatzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
[Atzipe] hark itzali baitzuen gugan, egun batzuk lehenago, erresistitzeko eta are bizitzeko borondate guztia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.
Inor ez dago inongo itunen izenean heriotza, zauriak edo gorputzarentzat kaltegarria dena dakarkionari ez erresistitzera behartuta. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 90. orr.
Baten bat ez erresistitzera behartu nahiko bagenu, gauzarik ezinezko eta absurduenera obligatuko genukeela: proposatzen diren bi gaitzetatik handiena hautatzera, heriotza defentsa baino askoz okerragoa baita. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 92. orr.
Joera horrek aurkako joerarekin borrokatu behar du, erasotutako gizarteak erresistitzeko duen joerarekin, baina erresistentzia honek normalean ezin du prozesua mantsotzea baino gehiago lortu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Ptolomeo Hefaistok aipatzen duen itsas harkaitz harena, hura ere, giza bortxaren erasoak gogor erresistitu arren, eta orobat uraren eta haizearen haserrealdi bortitzenak, anbulu zuri deritzan lorearen ukituarekin baino ez baitzen ikaratzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.
Literaturak erresistentzia kontua izaten jarraitzen du, horixe baita literatura onaren ezaugarri nagusia, erresistitu egiten dela, ergelkeriari, telebistari eta edozeri aurre egiten diola. Berria - Kultura 2004-02-08