Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hara-hona iheslari eta erresistente bila ibiltzen zen komando nazi ibiltari bateko buruzagi bat zen Otso. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 342. orr.
Paper eta arrazionamendu txartel faltsuak marrazteko lehena zen Chadefaud: bazuen zenbait eta zenbait jende Espainiara iraganarazirik, judioak, komunista iheslariak, erresistenteak eta ingeles aireko gidatzaileak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.
Beti Frantziako eta Europako bertze herrietako erresistenteen eta soldaduen balentrien berri jakiten zuten, telebistaren bitartez bereziki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 38. orr.
Graxik hantxe hartu zituen erresistenteek utzi zizkioten gutun eta dokumentuak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 45. orr.
Eta zergatik ez webgune bat sortu, Euskal Herriko erresistente eta deportatuen lekukotasunekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 73. orr.
Erresistentziako legeek, ihesean ere, indarrean jarraitzen zuten erresistente kideari buruzko xehetasunik ez zen jakin behar, edo ahal bezain guti, beti bezala, erortzen baziren, bertze nehor ez erorrarazteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Zurzuri eta gereziondoak, erreta eta hilda, zutik daude oraindik bizirik erre dituzten landetan, belar hits eroak badoaz erresistenteen herrixketan akabatu dituzten zaharren, amen, haurren eta neskatxen gorputzetan gora. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.
Gaurko munduaren lekuko naiz, eta nahi dut izan, horri diot "erresistente" izatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.