Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adin batekoek ondo gogoratzen dituzte Donostiako Jesuiten erresidentzian igande eguerdietako meza haiek. Berria - Kultura 2006-01-22
Kontatu nizun ikasle garaikoa ere, Sevillako neska batek eta nik nola hitz egiten genuen egunero pareko erresidentzian bizi ziren mutilekin, leihotik leihora, buila batean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 185. orr.
Gero Paueko erresidentziako gelan jarriko ditut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.
Segidan Lucyk Londresen zer egiten ari zen kontatzen zion laburki, erresidentziako bizimodua, ingeleseko klaseak, Hayde Parken ikusia zuen kontzertu baten aipamena, eta abar. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 229. orr.
Hurrengo egunean, etxerantz abiatuta, hiriko erresidentzia auzoan sartu eta Hotel La Mamunia ikusi genuen, munduan den hotelik apainenetako bat, gida turistikoek diotenez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Orain etxean zegoen, inora mugitzeko gauza ez zela, baina ez omen zuen erresidentzia batera joan nahi. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.
Etengabe zaindu beharra baldin bazeukan, zergatik ez zuten erresidentzia batean sartzen edo etxean beraiekin edukitzen, alaba behintzat arduratzen zenez gero? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.
Etengabe zaindu beharra baldin bazeukan, zergatik ez zuten erresidentzia batean sartzen edo etxean beraiekin edukitzen, alaba behintzat arduratzen zenez gero? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 132. orr.
Erresidentzia pribatu bateko horma artean aldi bat egin ondoren, lehen baino okerrago itzuli zen etxera, beti barrez, beti pozik, beti txoro. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
George Bushek egindako proposamenarekin lanpostua duten etorkinek hiru urterako erresidentzia baimenak lortuko dituzte; epe luzean deportazioa erraztuko duen beldur dira etorkinak. Berria - Mundua 2004-01-10
Bitartean, AEBetan lana duten etorkinek «txartel berdeak» behin betiko erresidentzia baimenak eskatu ahal izango dituze. Berria - Mundua 2004-01-10
Hitzarmenean integratzeko baldintzak zehaztuko dira eta erresidentzia agiriak lortzeko beharrezkoa izanen da. Berria - Euskal Herria 2006-05-03