Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreserbatu, erreserba(tu), erreserbatzen du ad zerbait bereizi, behar denean erabiltzeko.

El Salvadorreko hilerrian mila metro koadroko lur saila erreserbatzea erabaki zuen, han musulmanentzako hilerria eraikitzeko.  Berria - Harian   2005-02-23

Leihatilara hurbildu zen Joseba eta erreserbaturik zeuzkan txartelak eskatu zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Orain ez litzateke egokia batek bere andregaiari harpia esatea... horrelako kunplimendua haren bilobentzat erreserbatua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.

Europarako nire itsasontzi-txartela ezin izango zidatela erreserbatu, non eta ez nintzen, gaueko hamarretarako beranduen dela, hantxe bertan aurkezten, pasaportea aldean neramala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Abiadura Handiko Tren bat erreserbatu dute.  Berria - Kirola   2004-02-05

Erreserbatutako sarrera ordu horietan jasotzen ez duenak sarrera galduko du.  Berria - Kirola   2004-03-10

-Zergatik sortzen da 'overbooking'-a?: Jende askok hegazkinetako eserlekua aurrez erreserbatzen du, baina horietako askok azkenean ez dute hegaldia hartzen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

2 hotel, jatetxe eta kidekoetan erreserba egin.

Mikel Strogoffek lehenengo klaseko bi gela erreserbatu zituen, haren lagun gazteak gela osoa izan zezan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Hoteleko gela erreserbatuta daukat, baita autoa errentatua ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.

Alde egin aurretik, Papik dena konponduta zegoela adierazi zigun, erreserbatuta geneukala gela, eta panfletoak ere han zeudela jadanik kartoizko kaxetan "apunteak" bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Bidaietarako maletaño bat erosi, eta pezuaren emendatzeko harriz bete zuen bai eta gau hartan logela bat erreserbatu gobernuaren ikuskatzaileak egon ohi ziren Faures karrikako ostatuan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Aroberri elkartera deitu nuen jarraian, bi tokiren erreserbatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Jatetxe japoniar ireki berri batean erreserbatua nuen mahaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Izkina batean zegoèn mahai bat zen, nire aita erreserbatzen hasi zitzaiona, bezero berriarekin konfiantza hartuz joan zen neurrian.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 81. orr.

"Lehen hi hintzen gogoratzen hintzena, eta jatetxe garesti batean mahaia erreserbatzen huena", aurpegiratu zion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

23.000 etxebizitza eraikitzeko lurra erreserbatuta dago hiriburuan eta hiriburu ondoko udalerrietan.  Berria - Harian   2005-09-14

-Bi gela dauzkagu erreserbatuta, Natxo Etxaberen izenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.

Rafak telefonoz erreserbatutako mahaian jesarri zirelarik ez zuten denbora asko behar izan jan-edanak erabakitzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Café Turf-eko gela erreserbatu txikian -atea oihal batek gorde eta morroi batek zaintzen zuen- hamaika pertsona zeuden eserita.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

Arratsaldeko lauretan gas-lanparak pizten ziren kafetegi guztietan, kafe-esnegaina zerbitzatzen hasten ziren, militar eta funtzionarioek beren mahai erreserbatuetan jarririk zeudela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak Iranen programa nuklearra berriki ikertzen aritu ondoren haren txosten erreserbatuaren berri izan dute Ameriketako Estatu Batuek.  Berria - Mundua   2004-06-03

· Hareatza amaitzen zen tokian, hesiaren gaineko gotorleku erreserbatu batean, hainbat jenderen buruak nabarmentzen ziren "Autoridades" letreroaren gainetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, iritzi eta sentimenak adierazteko uzkurtasuna izendatzeko)

Hortaz, hain erreserbatua eta misteriotsua zen norbaitek, derrigor, guztien arreta erakartzen zuen, eta solasaldi guztietako gaia izaten zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Bakardadeak erreserbatua bihurtu zuen, aldrebesa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.

Henrikek, tonu erreserbatuan, bere fortunaren parte bat onar zezala erregutzen zion Konradi, ez baitzekien harekin zer egin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Batzuetan garratza eta mingarria da, eta askotan erreserbatua ere bada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 126. orr.

· Medikuaren agiriaren arabera, «pronostiko erreserbatuko gaixotasuna du».  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

5 iz jatetxe eta kidekoetan, bakarturik egon nahi dutenen pertsona edo taldeeentzako tokia.

-Eser gaitezen, Fermin, hor, erreserbatu batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Saloiaren atzealdean zegoen erreserbatu batean desagertu baino lehen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.

Erreserbatura pasatu ziren eta, kartako aukera zabalean galdu ondoren, maîtreak gomendatu ziena eskatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

Eraman iezadazu oporto bat erreserbatura, zeren -Mingoranceri begiratuz- han afalduko dugu, ezta? Segituan biak desagertu ziren atzealdeko erreserbatuan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus