Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horiek kontseilatu dakote erresalbu batzu egitea lohi eta iratze leku batzutan eta "Camp de César" sailkatzea ingurumen begiratu gisa. Herria 2005-02-27
Bavariako erresalbu famatu hartara eramaiten omen zituzten, bahitzat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
Sasoin idorrenean beren uztak agortuak direlarik, behartuak izaiten dira janaria eta gaineratekoak kanpotik ekarraraztea sailtzaileek finkatutako prezio garestian, hauek baidakite behar gorrian direla; horren ordez, emazte horiek behar lituzkete erresalbuak erosi, berak oraino eskasean ez direno eta prezioak apal direno. Herria 2005-11-24
Eskolako abentura liburuetan hola ikasia zuen, bidaia luze batean abiaturik sekulan galtzen bazen, erresalbuetarik xuhurki arizan behar zela, irauteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
Erresalbu hortan panda eri edo kolpatuak artatzen dituzte, berriz libratu aintzin. Herria 2001-03-08
CFDT sindikatua biziki arranguratua da RUWELeko erresalbu kimiko horiek beren gisa utziak direlako, lantegia zebilelarik hainbeste artatuak zirelarik. Herria 2003-10-02
Landareen eta animalien mundua alde batera utzirik, erresalbu-gordailuok harrikatz eta petrolio hobietan dautza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.
Fama du amerikano bankoetan badituela 130 miliun dolar plazatuak bere herri ttipiaren petrolio erresalbuetarik. "Mauroen iturria": ur erresalbu handi bat da, hamar bat mailako eskaileraren beherean, xirrista batek berritzen duela ura, etengabeko isurketa batean. Herria 2005-12-01
7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan, hil edo bizi, 190 metra barnatasuneko urpean. Herria 2005-08-11
Bidean bazkaldu ondoan izan gira Panda erresalbuaren ikusten. Herria 2001-03-08
Behako laster bat ohapeari: gure lur-sagar erresalbu guzia desagertu da! Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.
Industriak atxiki du jadanik zuen martxa, baina bi xifre arranguragarri agertu dira: industri lantegiek ez dituzte beren ekoizpen ahalak osoki baliatzen eta ekoizpen erresalbuak beteago dituzte. Herria 2003-03-20
Egia erresalburik gabe esateko leialtasuna behar nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.
Bere burua erresalburik gabe eskaini ez ezik, aldi berean erabateko askatasuna ari zitzaion bermatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Lehenbizikoa baino bidezkoagoa zen; aitortzen zuen (erresalbu askoz eta kontu handiz) gure kexua, eta aurrekoak baino aholku ez hain begibistako bat zekarren: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.
Jakina, horretarako frogaren baten aztarna behar du euskarritzat, logikoa den erresalbuz hertsapenak, xantaiak eta familiaren aurkako erasoak eragozteko hain zuzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.