Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepublikazale 1 izond errepublikaren aldekoa.

Hobbes pentsalari errepublikazale egitea, zentzu modernoan, barregarria izango litzateke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Mendebaldeko parlamentu monarkiko batean deputatu errepublikazaleren bat jartzeak erakundeari itzala ematen dion gisa berean, gizarteko arau nagusiei guti-aski men egitera etorri den giza talde bati ere eder zaio arau horiek beroriek zangopilatzen dituen lagunik izatea bere baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Xaho gnostiko masoia eta errepublikazale laikoa zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Imajina al daiteke, etsenpluen liburuetan edo literaturako fikzioan bada ere, errege errepublikazalerik?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.

Ofizial errepublikazale batek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 339. orr.

Aita maisua zuen, bera bezala, maisu aurrerakoia, errepublikazalea, Institución Libre de Enseñanza erakundearen bultzatzailea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Sei ale argitaratu zituen Abuztuaren 14a aldizkari independente errepublikazale eta ausartarenak, bada, kazetari horrek, nola demontre zuen izena?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Horiek denak aurrerapausoak izan ziren geroxeago demokrazia errepublikazalearen teoria zibilizatua idazteko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Espiritu errepublikazale eta liberala Donostian indartu egin zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 65. orr.

Ordutik hona, legearen subiranotasunaren ideia ezinbestekoa da ordena politikoaren eta askatasunaren ikuspegi errepublikazale ororentzat. orduan armadak eta mugimendu errepublikazalearen buruzagiek agintaritzatik kendu baitzuten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Orduan bihurtu zen errepublikazale; errepublikan sartu zen, itxaropenik gabeko neska gazteak komentuan sartzen diren bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

2 errepublikaren aldeko pertsona.

Errepublikazaleek erre eta bonbaz lehertu zutela zabaldu zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Gutako inor ez zegoen erregea zerbitzatzeko, errepublikazaleak eta iraultzaile ohiak baikinen gehienok.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Alde batean, erregezaleak baitzeuden, eta bestean errepublikazaleak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

1851ko abenduko estatu kolpean parte hartu zuen, eta, barne ministro izendaturik, errepublikazaleak bortitz zapaldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Kartzelan diren errepublikazaleak aske utziko dituzte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Errenazimenduko errepublikazaleek komunitate politikoa, alegia politeia, herritartasun gisa hartu zuten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.

Herriko errepublikazaleak nondik nora genbiltzan jakin nahi zuen hark.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

Errepublikazale sutsua izaki, EEBBtara heldu bezain laster egin zuen lehen gauza Alderdi Errepublikarrean izena ematea izan omen zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

Udaletxeko idazkaria zen, errepublikazale amorratua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Xaho gnostiko masoia eta errepublikazale laikoa zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus