Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepublikar izond/iz errepublikanoa.

Behingoz denok jakin dezagun milaka langile, baserritar, emakume, apaiz, nazionalista, errepublikar, sozialista, anarkista, komunista... haiek nor ziren, zer pentsatzen zuten, nola bizi ziren eta zergatik hil zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Estatu ereduari buruz, berriz, Frantziaren eredua goraipatu du: «Nazionalitateak elkarrekin ibili dira ideia errepublikar bakar batekin eta zentro sendo baten borondaterarekin».  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Errepublikazale sutsua izaki, EEBBtara heldu bezain laster egin zuen lehen gauza Alderdi Errepublikarrean izena ematea izan omen zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

Eskuineko ARENA Aliantza Errepublikar Abertzalea eta ezkerreko FMLN Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Frontearen artean erabakiko da irabazlea.  Berria - Mundua   2004-03-21

Aitona Miguel berehala atxilotu zuten beste politiko nazionalista eta errepublikar batzuekin batera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Zazpi miliziano zirela, haien artean hiru errepublikar, sozialista bat, anarkista bi eta filiazio jakinik gabeko zazpigarren bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.

Gauza jakina da lapurretak ausardia, indarra eta trebetasuna pizten dituela, dohainik onuragarrienak gobernu errepublikar batentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.

Hilketa izugarrikeria da, baina izugarrikeria beharrezkoa sarri, inoiz ere ez kriminala, toleratu beharrekoa estatu errepublikar batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Nolanahikoak direla ere, errepublikar edo monarkiazale, gizarte zaharrak abusuz beteak daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Zioten euskaldunak errepublikar izan zitezkeela, Ameriketan apezpiku guziak errepublikarrak zirela, ez zela erregetiarrik han, eta Europako Euskal Herrian ere izaiten ahal zela errepublikar ona.  Herria   2003-12-04

Aristotelesek abortua gomendatzen zuen; eta aberriarenganako adorez eta maitasunez betetako errepublikar zahar haiek ez zuten nazio modernoetan aurkitzen den erruki indibidual hau ezagutzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Uste nian gutarra zela eta hala zuan errepublikar zorritsu horiekin nahastu zen arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Diputatu eta errepublikar kartsu honek mintzaldi iraultzaile sutsuak idazten zituen, baina hura, eta haren iduriko Danton, Robespierrre eta beste...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

2 (izenlagun gisa)

Irlandako errepublikar mugimenduak bakearen alde erakutsitako «konpromisoa eta kemena» goraipatu zuen Batasuneko bozeramaileak.  Berria - Harian   2005-07-29

Errepublikar kutsuko hainbat talde saiatu da zinema aretoetan bana ez dezaten.  Berria - Kultura   2004-06-26

Errepublikar gudariak Bordele eskualdekoak ziren gutiz gehienak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 177. orr.

Eta atzera egin behar izan du errepublikar osteak; bere 50.000 soldaduak, ehunka zaldiak, eta bere 100etik gorako kanoiak arrapaladan Erribera aldera garraiatuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus