Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantsesek "balio errepublikanoez" hitz egiten dute, zerbait ez errepublikano egitera doazen oro. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.
Bertsolari honek ideia errepublikanoak zabaldu zituen bertsoaren bidez, eta horregatik ahanzturaren artxipelagora kondenatu zuten. Berria - Kultura 2004-12-02
Frantzia errepublikano modernoa versus Espainia elizkoi atzeratua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.
Azken urteetan koronel lotinant mailara, hots, Espainia Errepublikanoan karrera barik militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
Eusko komunistei eta komunista errepublikano espainolei espiatzeko kontsigna argi eman zenean -1944 aldera- Euzko Zerbitzuetako askok zerbitzuari uko egin zioten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.
Gobernu modurik eraman errazena errepublikanoa da, hark hurbiltzen baititu gizakiak gehien beren berdintasun naturalera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 41. orr.
Mercaer-ek -langile errepublikano bat zen- oso modu bitxian azaltzen zion zer izan zen Frantziako Iraultza, eta zer izan ziren Inkisizioaren tormentuak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Agintari errepublikanoek pregoi bidez abisatu zuten, danboliteroak hala kantatu zuen tan tan tatan tana, ezkutatutakoak itzultzeko etxera, inor gordeka harrapatuz gero preso hartuko zutela. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.
Justizia sailburuak Euskal Herrira joateko gonbita egin die Idahoko Justizia ministroari, gobernadoreari, Estatu idazkariari eta alderdi errepublikano zein demokratako ordezkariei. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Liburua, izengoitiz izenpetua argitaratu zena, La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikanoan argitaratu zituen tokiko historiako kronika batzuen emaitza zen. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Sinn Feinen estrategiaren bidez Irlanda batzeko aukera dagoela esan du Irlandar Armada Errepublikanoak. Berria - Harian 2005-07-29
DUPeko buruak IRA Irlandar Armada Errepublikanoaren «desarmea» eskatu zuen. Berria - Mundua 2004-11-25
Unionistek erakunde armatu errepublikanoak arma guztiak uztea exijitzen zuten Ostiral Santuko bake akordioa erabat bete eta agintea banatzeko. Berria - Harian 2005-07-29
Goierrin, berriz, guardia zibil talde errepublikano batek egin zien aurre Beasaingo tren-geltokian, baina, haiek menderatu eta fusilatu ondoren, arin-arin egin zuten Oria ibaian behera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.
Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC). Berria - Euskal Herria 2004-03-27
Gobernu sistema: Errepublikanoa, federala, demokratikoa eta plurala izango da. Berria - Mundua 2004-03-09
Datorren azaroan AEB Ameriketako Estatu Batuetan egingo diren presidentetzarako bozetan egungo presidente George Bush errepublikanoari aurre egiteko aurkari nagusia da Kerry. Berria - Mundua 2004-02-26
Senatari errepublikanoek ere kritikatu zuten Rumsfelden jarrera. Berria - Mundua 2004-12-14
Erran dute zenbaitek zer atsegin haundirekin ikusten zuten erregina, nahiz errepublikanoak izan. Herria 2004-04-15
Errepublikanoek 1886an sortutako euskarazko eta frantsesezko aldizkariaren aurkako erreakzio gisa sortu zen Eskualduna, baina luzaz iraun zuen, errepublikanoenak ez bezala. Berria - Kultura 2004-09-07
Abertzaleak, sozialistak eta errepublikanoak elkartu ziren. Tradizionalistak ez ziren agertu. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 28. orr.
Aitzol, Onaindia, Adarraga, Don Alejandro eta hobietan dauden beste hainbat apaiz eta errepublikano kanposantu atarian hil zituzten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 21. orr.
Hasieran errepublikanoa zen eta gero monarkiko egin, Margherita erregina tentel hartaz maitemindu zelako! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 142. orr.
Unionistek eta errepublikanoek oso tempo desberdinetan jardun zuten. Berria - Harian 2005-07-31
Errepublikanoa zen, mende arteko Donostiako ideia liberalen aldeztailea, eta Unión Artesanaren presidentea izan zen. Askoren artean «Rataplan» - 26. orr.
Arratsalde batzuetan Andres plazako kafetegira joaten zen, herrian errepublikanoen Kasinoaren eta karlisten Kasinoaren musiken artean izaten ziren liskarren berri jakiten zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Gerrako bataila odoltsuenetako bat hasi zen, alde batean komunistak eta bestean errepublikanoak eta anarkistak zirelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.
Horrezkero "Guadalajara ez da Abisinia" kantatuko dute harro errepublikanoek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 52. orr.
Britainiar burujabetzaren barruan lan egitea ezinezkoa da benetako errepublikano iraultzaileentzat. Berria - Mundua 2004-12-28
Errepublikano disidenteen artean, 30 lagun inguru daude espetxeratuta. Berria - Harian 2005-07-30
alderdi errepublikano (4); alderdi errepublikanoa (14); alderdi errepublikanoak (22); alderdi errepublikanoarekin (5); alderdi errepublikanoaren (21); armada errepublikanoa (8); armada errepublikanoak (26); armada errepublikanoaren (12); armada errepublikanoari (4); armatu errepublikanoaak (4); buruzagi errepublikanoak (14); buruzagi errepublikanoak eta (3); buruzagi errepublikanoaren (3); bush errepublikanoa (5); bush errepublikanoak (7); bush errepublikanoari (7); bush errepublikanoari aurre (3); da errepublikanoen (5); die errepublikanoei (3); dira errepublikanoen (3); disidente errepublikano (5); dituzte errepublikanoek (3); dute errepublikano (3); dute errepublikanoek (8); egunkari errepublikanoan (3); erakunde errepublikanoak (3); errepublikano askok (3); errepublikano bat (4); errepublikano batek (4); errepublikano disidenteak (6); errepublikano disidenteen (3); errepublikano eta (12); errepublikano ezagunen (4); errepublikano ezagunen abokatua (4); errepublikano guztiak (3); errepublikano zein (4); errepublikanoa da (4); errepublikanoa eta (8); errepublikanoa zen (4); errepublikanoak beren (3); errepublikanoak botoen (3); errepublikanoak dira (5); errepublikanoak eta (16); errepublikanoak eta demokratak (4); errepublikanoak ez (6); errepublikanoak gobernutik (4); errepublikanoaren arabera (3); errepublikanoaren eta (8); errepublikanoaren eta john (4); errepublikanoari aurre (3); errepublikanoari aurre egiteko (3); errepublikanoari eta (3); errepublikanoei eta (3); errepublikanoek eta (6); errepublikanoek eta demokratek (3); errepublikanoek ez (4); errepublikanoen alde (5); errepublikanoen artean (6); errepublikanoen aurkako (6); errepublikanoen eta (5); errepublikanoen konbentzioa (3); errepublikanoen kontrako (6); eta errepublikano (4); eta errepublikanoak (7); eta errepublikanoei (5); eta errepublikanoek (10); eta errepublikanoen (16); fein alderdi errepublikanoak (5); george bush errepublikanoa (5); george bush errepublikanoak (5); george bush errepublikanoari (4); hautagai errepublikanoak (8); hautagai errepublikanoak botoen (3); hautagai errepublikanoaren (3); irlandako armada errepublikanoa (3); irlandako armada errepublikanoak (10); irlandako armada errepublikanoaren (3); irlandar armada errepublikanoa (5); irlandar armada errepublikanoak (16); irlandar armada errepublikanoaren (9); irlandar armada errepublikanoari (3); mugimendu errepublikanoa (4); mugimendu errepublikanoak (3); mugimendu errepublikanoan (5); mugimendu errepublikanoaren (3); mugimendu errepublikanoari (3); nola errepublikanoek (3); presidente errepublikanoak (3); preso errepublikano (3); senatari errepublikano (5); senatari errepublikanoak (7); talde errepublikano (4); zein errepublikanoen (3); zuen buruzagi errepublikanoak (5); zuten errepublikanoek (4)