Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errealitatearen erreprodukzio bat izan baino lehen [...] argiak leku eta une jakin batean duen egoeraren erregistro bat da argazkia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 157. orr.
Inoiz ikusi dudan alderik handiena egin zait erreprodukzioen eta orijinalen artekoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.
Ez, ez da benetakoa, benetakoaren argazkitik abiatuta egindako erreprodukzio bat da. Berria - Kultura 2006-04-23
Ideiak erregela ematen du eta idealak bere aldetik halako kasuetan erreprodukzioaren determinazio osoaren jatorrizko irudi gisa balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.
Gero konturatu zen koadroaren ondo-ondoan, ezkerrean, Sorollari buruzko liburuak zeudela, hogei bat, informazio-orriak, argazkiak, beste koadro batzuen erreprodukzioak, laminetan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.
Matisseren erreprodukzio bat dago ohearen aurreko paretan zintzilikatuta. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.
Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.
Durerok ere iritzi berbera adierazi zuen beste hitz batzuekin, esanez bere xedea "ximur eta zaintxorik txikienak ere" agerian jarriko zituen erreproduzioa zela, sendagileentzat beraientzat ere baliagarri izango zena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Bertsolaritza da -eta honetan datza bere ekarpena eta bere muga ere- inolako serieko erreprodukziotan oinarritzen ez diren jendaurreko kultur-adierazpen gutxietako bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Zinema telebistan ikusten da gaur egun, pintura aspaldi samarretik argazki bidezko erreprodukzioetan ikusten den bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Zinematografiazko erreprodukzioaren bidez bere kalitate morala handitzen zaion gauzen, izakien eta arimen alderdi oro esango dut dela fotogenikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.
Picassoren 11 erreprodukzio bidali behar dituzu 25ean -50 x 2,30ekoak- galeriako existentziak banatzeko. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 49. orr.
Egiptoarrek batuketa eta kenketa irudikatzeko erabiltzen zituzten hieroglifikoen erreprodukzioak erakutsirik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.
Windows sistema operatibotik Windows Media Player multimedia erreprodukziorako programa kentzea. Berria - Ekonomia 2004-02-01
Erreprodukzio hutsa da. Bere azken urteetako jarduera aurreko lanen erreprodukzio klonikora mugatzen zen, besterik ez zitzaion-eta bururatzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 168. orr.
Arne Jacobsen (1902-1971) arkitektoaren marrazkien erreprodukzio fotografikoak. Berria - Kultura 2004-02-11
Une akustikoak eta zaratatsuak, klasizismoa eta esperimentazioa nahastu zituen taldeak, diskoetako detailez beteriko soinuaren erreprodukzio fidela lortuz. Berria - Kultura 2004-06-01
Borreroak James Ensor-en erreprodukzio bikainez dauka hornitua bulegoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.
Hainbat artista eta eskultoreri buruz idatzi dudana azken urteotan bildu dut liburuki oso eder eta luxuzko batean, erreprodukzio zoragarriekin. Berria - Kultura 2004-02-17
Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Kolorezko erreprodukzio bat zen, trenbide-pasagune bat ageri zuena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Behialako garai batean nire erosteko ahalmena zuhurki administratzen zekien erosle irizpideduna nintzela amestu banuen ere, orain dena zen diferente, eta makina bat galderak galarazten zidaten loa: hiru edo lau erreprodukzio-buru? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Arne Jacobsenen marrazkien argazki erreprodukzioak ikusgai. Berria - Kultura 2004-02-11
erreprodukzio bat (8); erreprodukzioaren bidez (3); zinematografiazko erreprodukzioaren (3); zinematografiazko erreprodukzioaren bidez (3)