Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreprimitu, erreprimi(tu), erreprimitzen 1 du ad zerbait adierazi edo garatu dadin eragotzi edo galarazi, eskuarki indarkeriaz baliatuz.

Hori izan zen lehenengo gobernu demokratikoa, baina hasieran gizarte mailako demokrazia bultzatu nahian hasi bazen ere, gero lagunarteko gobernua bilakatu zen, komunistak erreprimitzen zituena, eta hemen gogor egin zitzaion.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.

Beldurraren eraginez erreprimitzen du legeak, eta beldurrak makurtzen eta onbideratzen du zekenen gogoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.

Irri bat erreprimitu zenuen, erreprimitzen ari zinela erakutsiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.

XIX. mendean bulkadak erreprimitzea zen garrantzitsuena, eta agertzen ziren arazoak horrek eraginak ziren; egun, guztiz kontrakoa da.  Berria - Harian   2006-05-06

Zer artista klase ote zen galdetzeko irrika erreprimitu zuen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Gizonak gogorrak direla esan digute; badakitela sentimenduak erreprimitzen eta horiek kontrolatzen.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Sentipen mingarriak erreprimitzen edo haietatik urruntzen ari ote zen, egiten nuen neure artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Zenbat eta gutxiago erreprimitu erlijioak, hainbat gehiago erreprimitu behar dute lege zibilek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

-Galdua nauk! -erreprimitu ezin izan zuen izuzko oihua irten zitzaion ondarrutarrari euskaraz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.

Mugimendu gaizto hori gaitzetsi eta erreprimitu ondoren, nahimena gauza tenporaletatik apartatu behar dugula eta betiereko ongiaren gozamenera bideratu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 147. orr.

Batzuetan zaila da jakiten zenbateraino edo noraino erreprimitu behar duen batek bere izaera zenbaiti atsegin gertatu ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Erreprimitu egiten duzu zeure burua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

Erreforma horiek demokraziarako trantsizioan egin zirela, aspaldian erreprimituriko eskari sozialak kaleratzen ari zirenean hain zuzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Bigarren maila hau energia psikiko primarioa, errealitate-printzipioaren aginduetara, egituratzeari, kontrolatzeari eta, behar izanez gero, erreprimitzeari dagokiona da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Bazituen ez itzaltzeko moduko oroitzapen bizi-biziak, eta haietako batzuk, baldin eta (psikologikoki) posible izan balitz, erreprimitzeko bezain mingarriak izango ziren, dudarik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Leonardo homosexual erreprimitua omen zen, edo sublimatua, hobeto esateko, afektibitatez amari atxikia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Arropa aproposez nabarmendutako alderdi kilikariak atseginez eskertzen badizkiozu, obseso zikina zu; eta ezikusiarena egiten badiezu, marikoi erreprimitua edo auskalo?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Amodio erreprimituak askoz hobeki argitzen baitu amodioaren fenomenoa, amodio esperimentatuak baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Bberen umiliazioaren mendekua une egokiagotarako utziko balute bezala egiten zuten, mehatxu erreprimitua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

Lobulu frontalean lesio larria jasandako gaixo bat izan nuen neronek, eta oroitzapenik erreprimituenak -berak egindako hilketa baten oroitzapenak- lesio hark "askatu" egin zizkion, eta bere kontzientzia izutura bultzatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

-Denak igualak zarete: erreprimitu hutsak -eta fotoak egiten segitzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 195. orr.

Bagenekien euskaldunok erreprimitu samarrak ginela sexuaren arloan, baina egia esateko, ez genuen inola ere espero jendea hain-hain biziotsua izatea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

3 da ad

Maketatu eta gero ere hainbat aldaketa egiten ditut, beti ikusten baitut zer hobetu eta ezin naiz erreprimitu...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 363. orr.

"Erakusteko" ordez "muturretik pasatu" izan zen burura etorri zaion lehena, baina erreprimitu egin zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreprimitu behar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus