Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepresibo izond errepresioarena, errepresioari dagokiona.

Militante gisa saiatzea merezi duela iruditzen zaizu; erabateko subertsioan bizi, instituzio politiko eta errepresiboekin hautsi, kapitalismoaren ezaugarri moral eta ideologikoei aurre egin, sistema patriarkala desegin...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Gobernuak ezingo baitu arazoa konpondu bide errepresibo eta militarrarekin.  Berria - Mundua   2004-08-10

Ertzaintzari buruzko barne-eztabaida batean erakunde errepresibo baten ordez detektibe sare profesionala sortzea proposatu omen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Izan ere, auskalo noiztik datorren politika errepresiboa salatzen dute.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 88. orr.

Guardia Zibilaren kasernak hor daude; horiek izan dira Ibon Meñika atxilotu dutenak eta une hauetan hura torturatzen aritu daitezke inpunitatezko gune errepresiboan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Ahalmena, potentzia edo boterea erakustea bere gorputz errepresibo edo aparatu oldarkorrarekin, gauza izatea (sujetu gisa noski, baina, okerrenean jarrita, baita besteak egin dezakeen antzezpenaren objetu gisa ere).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Ondoko asteko indar errepresiboen sarekada bortitzaren bahetik libraturiko bakarra zen hargatik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Noizbehinka indar errepresiboek beraiek, anitzetan itzaltzen ez jakin arren, pizten zituzten lastozko txaboletan suak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

Euskal Herriko gatazka konpontzeko proposamenak mahai gainean jartzen ari diren unean polizi operazioak egin dituztela salatu zuen LABek eta horrelako eraso errepresiboak arbuiatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Kanpaina errepresibo horiek ez dute ezertarako balio, ez badoaz kanpaina informatiboekin lagunduta.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Batasunak, hain zuzen ere, «aktibitate politikoa baldintzatzen duten aktibitate errepresibo guztiak bertan behera uzteko» eskatu zuen atzo.  Berria - Harian   2006-03-23

Bertako zein kanpoko segurtasun indarren ekinbide errepresiboa indargabetzea; hasteko, errepide kontrolak eta hainbat herri eta eskualdetako presentzia itogarria bukatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Espainiako Estatuak «estrategia errepresibo osoa» indarrean duela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Gaur gaurkoz eta zoritxarrez ikusten duguna da areagotu egiten ari direla ildo errepresiboa, eta bestalde, eztabaida politikoa ukatu edo atzeratu egin nahi dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

2005. urteko balantze errepresiboa aurkeztu zuen atzo Askatasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Disketxe batzuek pirateriaren kontrako neurri errepresiboak eskatzen dituzte; guk, aldiz, kontrakoa nahi dugu: informazioa ematea eta kantuak eskaintzea.  Berria - Kultura   2004-07-10

Gatazkaren konponbiderako ekarpena egiten denean, Estatuak bere makinaria errepresiboa gogortu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

"Antolamendu errepresiboa eta sistema bera desegitea du helburu, nahiz eta orain arte propaganda gisa besterik ez den erabili, sistemaren aginduetara dauden instituzioei eta botere politikoari mozorroa kentzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Kaleratzeok VWko zuzendaritzak daraman «politika guztiz errepresiboaren» ondorioa da.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Politika ultra errepresiboa indarrean dago oraindik Une historikoak desberdinak izaten dira, ziklo hedonistagoak eta errepresiboagoak daude.  Berria - Mundua   2004-06-11

Hitzak erran-nahi orokorretik aldenduz, aldatzen dira: atentatua ekintza bilakatzen da, gure nahikundeak bertan errespetatzen ez dituena kalitzekoa den etsaia, errepresiboa delako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus