Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepresentazio (orobat errepresentatzino g.er.) 1 iz errepresentatzea.

Errepresentazio hau pentsatze bat da, ez begieste bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

Honekin ez dut esan nahi errepresentazio hauek begiespen enpirikoan halabeharrez elkarri egokitzen direnik, baizik eta apertzepzioaren beharrezko batasunarengatik egokitzen direla elkarri begiespenaren sintesian, h[au] d[a], errepresentazio ororen determinazio objektiboaren printzipioaren arabera, hortik ezagutza sor daitekeen heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 73. orr.

Itxura batera behintzat, xake taula denboraren errepresentazio sinbolikoa dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Adimena beharrezkoa zaigu esperientzia guztietarako eta beren ahalgarritasunerako, eta honek egiten duen lehenengo gauza ez da objektuen errepresentazioa nabaria bihurtzea, baizik eta oro harrezko objektu baten errepresentazioa ahalbidetzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.

Lehengo demokrazia formalaren kontzeptua eta horri datxezkionak (errepresentazioa, zilegitasuna, gehiengoen gobernua edo hiritartasunaren kontzeptua) berrikusi egin behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Indarkeriaren errepresentazioan jazotzen diren paradoxak izango ditu hizpide.  Berria - Kultura   2004-10-23

Sentimenak guri objektuak eman ahal izateko baldintzak diren apriorizko errepresentazioak barnebildu behar dituen heinean, sentimena Filosofia transzendentalari dagokio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 39. orr.

Sentimena errepresentatzeko era nahastutzat besterik ez zuen jotzen, ez errepresentazioen iturburu berezitzat; agerpena berbaitango gauza beraren errepresentaziotzat jotzen zuen, nahiz adimenaren bidezko ezagutzetik ezberdintzen zuen forma logikoaren arabera, zeren agerpenak analisiaren ohiko gabeziagatik alboko errepresentazioen nahasketa jakina baitakar gauzaren adigaira, adimenak baztertzen badakien nahasketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

Ematen du errepresentazioa amaitutzat eman duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.

Nigan topa daitezkeen nire izatearen determinazio-oinarri guztiak errepresentazioak dira eta errepresentazioak diren aldetik beraietatik ezberdintzen den iraunkorkia behar dute, zeinaren arabera errepresentazio haien aldakuntza, eta beraz, haiek aldatzen diren denboran dudan izatea ere determinatuak izan daitezkeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.

Espazioa kanpoko begiespen ororen oinarrian datzan apriorizko eta beharrezko errepresentazioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Beste era batean, ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait, errepresentazioaren bitartekotza behar izateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Errealitatearen eta bere errepresentazioaren arteko zuloaz hausnartzeko, ikuspegiaz eta perspektibaz gogoetatzeko, pentsamenduaren zeregina eta izaera birplanteatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauza bera gertatzen da iraungitzearekin; izan ere, honek agerpen batek izateari uzten dion denboraren errepresentazio enpirikoa aurresuposatzen baitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Nicolas Bataille eta Robert Poinçon-en atelierrek eraiki zuten maisulana, Erdi Aro giristino guztian famatua izan zen Apokalipsiaren errepresentazio harrigarria.  Berria - Kultura   2004-08-25

Errealitateari buruz egiten ditudan errepresentazio subjektiboak dira, beste toki eta une batzuetan ezin esan dezakedana libreki adierazteko bidea baita niretzat pintura.  Berria - Kultura   2004-04-03

Horretaz ulertu beharko dugu ez abstraktuki kontzebituriko errepresentazio unibertsala determinazio enpirikoetatik, baizik eta kontzeptualizaturikoaren sorrera eta mostrazioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 24. orr.

Deskripzioak oholak bezalakoak dira errepresentazio globalen uholdean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Bizitzaren errepresentazio xume eta ezabagarri hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

Orduan adimenak berezkotasun gisa barneko sentsua determina dezake apertzepzioaren batasun sintetikoaren arabera errepresentazio jakinen anizkunkiaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 75. orr.

Argiketaz (expositio), ordea, zera ulertzen dut: adigai bati dagokionaren errepresentazio nabaria (xehea ez izan arren).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Espazioa kanpoko begiespen ororen oinarrian datzan apriorizko eta beharrezko errepresentazioa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hegemoniaren zabalkuntzak errepresentazio harremanen orokortzea du aurrebaldintza.Horrela definituta -baina berehala ikusten da zer zaila den bere muga zehatzak finkatzea- ideien historiak kontuan du gizakien artean anonimoki mugitzen den pentsamendu amarrutsu osoa, errepresentazio-joko osoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Objektu batek errepresentazio-gaitasunean duen eragina sentsazioa da, hark afektatzen gaituen heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

4 ordezkaritza.

Hemengo irakasleak gero eta gehiago gara, eta, bestetik, Klaustroan errepresentazio txikia genuenok boto eskubidea izateak ere eragina izan du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

EADren orientazio eta programa politikoa aurkeztuko dute, halaber Europako instituzioetan izango duten errepresentazioa eta Europako Gazte Demokratak (EDP Youth) izeneko taldea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Alderdien Legeak ematen dion abantailaz eta gain-errepresentazioaz profitatu nahian jarraitzen duela EAJk, bakeari eta egoera politiko berri bati ateak ireki beharrean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

5 ordezko gisa aritzen den pertsona multzoa.

Manifestazioan bazegoen Franja de Ponent (katalaneraz mintzatzen den Aragoiko lurraldea) taldeko errepresentazioa ere, lehen aldiz hartu du parte Bartzelonako irailaren 11ko ekitaldietan.  Berria - Mundua   2004-09-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus