Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepresentatu, errepresenta(tu), errepresentatzen 1 du ad irudikatu.

Pérez Galdós-ek judua positiboki ere errepresentatu du bere nobeletan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Aldagai horietako bakoitzak hizkuntza naturaleko perpaus deklaratibo edo baierako sinple baten forma errepresentatu nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Gure ideiak hitzetan errepresentatzen ditugu, baita horiek inori helarazteko asmorik ez dugunean ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Nire izaera isilak antisocial fama ekarri dit eta Prusiarrak eta biok errepresentatzen ditugun paperetan horrekin jokatzen du berak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.

Sentsuek Zerbait agertzen den moduan errepresentatzen badute, orduan honek bere baitan gauza bat izan behar du, eta sentsuzkoa ez den begiespen baten objektua, h[au d[a], adimenarena, h[au] d[a], sentimenik gabeko ezagutzak ahalgarria izan behar du, eta honek soilik du absolutuki errealitate objektiboa, eta bere bitartez errepresentatzen ditugu, hain zuzen, objektuak hauek diren moduan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 294. orr.

Espazioa ez da errepresentazioa baino, eta ondorioz, bertan dagoenak errepresentazioan barnebildua egon behar du, eta espazioan ez dago ezer, bertan errealki errepresentatua dena izan ezik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Barneko sentsuaren anizkuntasun ororen batasun sistematikoa hipostatikoki errepresentatzeko ilusio transzendentala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 301. orr.

Erraz imajina daiteke, halaber, biktima horiek, ez laurehun urte, baizik eta zortziehun edo mila urte behar izatea zibilizazio baten aparatu osotik bereizteko -zibilizazio horren kolapsoa eta desintegrazioa arazoaldi batek utzi zituelarik agerian- eta erlijio nagusiek errepresentaturiko espezie bereko edo espezie desberdineko beste gizarteren baten marka har dezaten beren bihotzak irekitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Espazioaren modu eta determinazio guztiak a priori errepresentatu ahal eta behar dira, baldin eta tankeren adigaiak eta hartuemanak sortu behar badira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Aldez aurretik pentsatutako batasun sintetiko ahalgarriaren bitartez baino ezin errepresenta dezaket batasun analitikoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 289. orr.

Agerpenaren handitasun hedatuaz erabat abstrai daiteke eta, hala ere, sentsazio soilean une batean 0tik kontzientzia enpiriko jakin batera doan goraketa erregularraren sintesia errepresenta daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 103. orr.

Beraz, kanpoko sentsuari dagokionez, hedadura egozten zaion substantzian bere baitan bere barneko sentsu propioaren bitartez kontzientzia izanez errepresenta daitezkeen pentsamenduak daude.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.

Hegaldi askean airea bereizi eta bere kontrajarpena sentitzen duen uso arinak airerik gabeko espazioan hegan hobeto egin ahal izango lukeela errepresenta lezake.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Hala eta guztiz ere, in concreto errepresenta ditzakegu, agerpenetan aplikatzen baditugu; izan ere, bertan dute benetan esperientzia-adigaietarako ekaia, in concreto den adimenaren adigai bat besterik ez dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Izan ere, orduan barneko begiespenaren forma hori objektuen aurretik, eta beraz, a priori, errepresenta daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Lurçat-ek bere instintoa segitu behar zuen: tapizeria bat beltza osoki egin, edo bonba atomikoaren ondotik datorren elur pozoitua 100 metroko tapizeria beltzean errepresenta, jendea ikaraz ihes joan zedin.  Berria - Kultura   2004-08-25

Sintesi hutsak, orokorki errepresentatuta, adimenaren adigai hutsa eskuratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 63. orr.

2 (teatroan) antzeztu.

Keralatik etorrita Natanakairali taldeak poema epikoak errepresentatuko ditu.  Berria - Kultura   2004-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus