Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
Poloniako selekzioko jokalariek Alemaniaren kontra protagonizatu zuten balentria, nazien garaian, führerrarengandik galtzeko agindua jaso zutenean, errepresaliak izango zituztela-eta osterantzean; baina poloniarrek azkenean irabazi, eta biziarekin ordaindu behar izan zuten adorea eta ausardia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 137. orr.
Degrela kapitainak errepresaliak hartu zituen, eta hogeita lau ordu baino lehenago beste zazpi gizon zeuden leku berean zarraldo. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 244. orr.
Garabi enpresak hilabeteko epean merkatu azterketa bat egitea onartzen dute, baina aseguru etxeei eskatzen diete 30 egunotan bezeroei eragindako kalteordain eta gastuak bere gain hartzeko eta garabi enpresen aurka errepresaliarik ez hartzeko. Berria - Ekonomia 2004-08-28
Iparraldea polizia frantses eta espainolez beterik dagoela eta, tregua eten denetik batez ere, errefuxiatuek errepresaliak espero dituztela dio nire kontaktuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Herritar askok ez dituzte hilketak salatzen, errepresalien beldur direlako. Berria - Gaiak 2004-02-20
Porrokatuak izan diren demokraten aurka ez errepresaliarik, ez heriotza zigorrik ez bestelako jazarpenik izango ez dela hitz emango du, zinez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.
Garbi zegoen, haren aburuz, nire jarrera errepresalia hutsen ondorioa zela. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 115. orr.
Nahiz eta konspirazio honek ez zuen ez buru eta ez hanka, errepresalia handiak egon ziren, eta Lord Stafford exekutatu egin zuten. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Ez dira inondik ere huskeriak, baina bai gaitz erdi beste toki askotako errepresalia ankerren aldean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
Estatuak nazioarteko konkurrentziaren jokoan sartzen badira, sarrera hori zenbait kasutan guztiz zilegizkoa den arren, arrisku handia dago kateko errepresalia-neurriak izan daitezen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.
Errepresalia eskubidea da nazioek erabili ohi duten beste lege bat. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Informazio gehiago zabalduko da, errepresalia arriskuen beldurretik askatuz joango diren neurrian. Berria - Mundua 2004-05-27