Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nor zira? Zerbaiten beharra baduzia? Paperra atxikazu, kraiona gorde; zure errepostuaren beha nago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.
Errepostua izan genuen: ideia ona zela, baina ikusi behar nola obra zitekeen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.
Han berean eman zion errepostua eta manatu elizkizunetik landa apezpikutegira jin zedin aferen xuritzera. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.
Hamargarrena zen aurten antolatzen zena eta jendeak ederki errepostu eman du, aldi bat gehiago erakutsiz bihotz ona. Herria 2004-12-16
Burraso gazteeri gai hauetan dituzten duderi errepostu emaiteko aholku zenbaitekin, Amikuzeko ikastolak gaualdi hau antolatzen du. Herria 2001-10-25
Ez digute erreposturik egiten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.
Bere gutunarekin, Bourdenne-ri igortzen dizkio Jauffret apezpikuak Buenos Airesetakoari igorri gutuna eta azken honen errepostua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 99. orr.
Hilabete baten buruan heldu zen errepostua Buenos Airesetarik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 78. orr.
Errepostu xuxenik ez baitzen eman, berriz jende hauek izkirioz galde egin dute abokat baten bidez. Herria 2005-08-04
Errepostua ez zuen luzatu, bai bazirela, eta bikario jeneral bat ere. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.
Ibiltokian sartu bezain laster hasten naiz Euskal Herriko aire bat xixtukatzen... erreposturik ez. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.
Ene errepostuak ene bizkar izanen dira bakarrik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.
Errepostu gisa, Lau-ko kapitainaren katolikoek basaki suntsitu Donapaleu hiria eta Eneko de Sponde, Jeanne d'Albret-en aholkulari zuhurra izana, hil, 1594an. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.
errepostu eman (3)