Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi urrats egiten ditu, patak kasu eginez altxatuz, lehenik bat, erreposki bestea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Gertakari latza kondatu nien, erreposki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.
Batzuetan erreposki ibili behar ginuen, hain zen beilarien multzoa betea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.
Azkenean, bide nagusi aldetik, erreposki zetorren auto baten burrunba entzun nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
Doi doia, urrunetik bailetorren, gizakume ahots pausatu batentzuten hasten da, erreposki mintzatzen ari den ahots grabea. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.
Gizona, orga ttipi batekin kaxak karreatzen kaitik geltokira eta alderantziz, erreposki, mekanikoki. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.
Erreposki erreposki ateratzera ausartatzen da, eta noizbait egun guzietako harat honatetan parte hartzen du. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.