Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreportari (orobat erreportalari g.er.) 1 iz berriak biltzen eta haiei buruz idazten aritzen den kazetaria.

Hola aldizkariko erreportariak eta argazkilariak ere han zeuden, haiek beren mikrofono eta grabagailuekin, eta hauek beren argazki-makinekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.

Gaur egun, notizia nobedade egiten deneko, teletipoak dantzan ipintzen dira, eta puntuan dugu gertakizunaren larria gure sukaldean, telebistako erreportariak medio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

Heriotza arrunt komun baten xehetasunak ezkutatzera jarritako erreportariaren hitz zuhur haiek urdaila nahastu zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

Monzon Ertzaintzaren lanen antolaketan zebilen buru-belarri, eta zenbaitetan ematen zuen ez zituela erreportarien galderak aditzen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 106. orr.

Argazki mordoa egin zuen egun hartan Darren Starling erreportariak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Txostenaren arrazoiak aurkezten dituen zatian, Mugarik Gabeko Erreportariek 2003ko urrian adierazpen askatasunari buruz argitaratutako txostena aipatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

René Clair-en Bihar gertatu zen filmean, erreportari gazte batek fantasma baten ezaguera egiten du, eta haren begiko izatea erdiesten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Hendrick jauna, The Freeman Journaleko erreportari nagusia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Cinq Colonnes à la une, ene gurasoen eta ene programa gustukoena zen, erreportari handien bidez, "zuzenean", irudiaren bidez, urruneko populuen biziak ikusten nituen, hilabeteko lehendabiziko ostiral guztiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

2003ko martxoan Los Angeles Times-ek kalera bidali zuen Brian Walski erreportari grafikoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

-Hortaz, hauxe da erreportari hasberria, kazetari horia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Nahiago nuke gerrako erreportari izendatuko banindute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.

3 (hitz elkartuetan)

-Ene, gerrako erreportari-lanpostua emango balidate!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 315. orr.

Munduan zehar, 15 bat urtez, erreportalari-argazkilari bezala ibili ondoren, 1983 urteaz geroztik, piaia guziak utzirik, buru belarri pasioz emana da eskultura eta poesia idatziari.  Herria   2005-11-24

· Hastapenean argazki erreportaria bazen ere, Cartier Bressonen uzta berekoa, aski laster gizakiaren gorputzari interesatu zen, betiere irakurketa poetiko batetik.  Berria - Kultura   2004-05-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gabeko erreportariak (7); mugarik gabeko erreportariak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus