Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
ADNaren erreplikazioa eta zelula-erdibitzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.
Zelula-erdibitzearen eta ADNaren erreplikazioaren ikerketan nenbilen buru-belarri, kolibaziloa harturik aztergai. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Urte batzuetatik hona nagusi dabilen ereduaren arabera, ezagutzen dugun itxura hori duen eta ADNa jaun eta jabe den mundu bizi horren aurretik, izan bide zen beste bat, non ARNa baliatzen baitzen hala erreplikaziorako nola katalisirako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Aipatu ez bada, erreplikazio biologikoak mekanikan baliokiderik ez duelako izan da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Kode genetikoa dezifratzea; geneen erreplikazio-prozesua atzematea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion; erdibitzea edo/eta erreplikazioa matxuraturik zeuzkatenak, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.