Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreplikante iz izaki artifiziala, gizaki itxurakoa eta gizakiaren jokabideak imitatzen dituena.
Bestalde, janzteko hamaika era ikusi genituen: Goiko Errotako gizonak nobelako Joanes ematen zuen; Beheko Errotako neskak, Blade Runnerreko erreplikantea. Lastima, ordea, etorkizunak -orainak, alegia- Blade Runner filmeko euri artean galtzen ziren erreplikantearen malko lirikoekin baino, Independence Day eta gisa bereko film apokaliptiko eta profetikoekin zerikusi handiagoa izatea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.