Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendebaldeko arazoa maila politikoan konpontzea, Otomandar Inperioa ere Mendebaldeko "monarkia ilustratu" multinazional garaikideen, habsburgotarren danubiar monarkia bezalakoen, erreplika bihurtuz, Pedro Handiak Errusiar Inperioa bihurtu zuen bezala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 181. orr.
Danborrada, hain zuzen ere, bufoikeria bat da; XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, gudaroste atzerritarrek behin eta berriz okupatu baitzuten gure hiria, donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago. Askoren artean «Rataplan» - 15. orr.
Ikerketa filosofikoaren jarraipena, eskuarki, arrakontru halabeharrezko baina anagogikoa izan ohi da, izaki beraren eta lagun duen erreplika esentziagabe eta joskintzazkoaren artekoa. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 129. orr.
Eztabaidaren prozedurari dagokionez, talde bakoitzak ordu erdi izango du bere zuzenketa aurkezteko, gero gainotzeko taldeei erantzuteko txanda emango zaie eta, bukatzeko, erreplika txanda hasiko da. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Horren ildotik, erreplika txandan haratago jo zuen, eta, «ausardia» izateko eskatu zion Zapaterori, PPtik aldendu eta negoziazioari ekiteko: «Aurrera egiteko bide bakarra hitzarmena da». Berria - Harian 2005-02-02
Jorge Oteizak, gainera, beharrezko gestio guztiak egiteko ahalordea eman zion, notario aurrean, bere lanaren erreplikak edo handitzeak egiteko, betiere bere oniritziarekin. Berria - Kultura 2004-04-11
Ekaingo leize-zuloaren erreplika egiteko proiektuak abiada hartu du, eta 2007ko martxorako irekitzeko prest egongo da. Berria - Kultura 2006-02-17
Erdi Aroko arma baten erreplika erabili zuen atea hausteko. Berria - Euskal Herria 2006-04-04
Museoan ez dago ia ezer, harri zaharren erreplikak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Zezen-plazaren ondoan azken alkateak eraikiarazi zuen metakrilatozko Eiffel dorrearen erreplika ikusten dut, hamar bat metro izango ditu, oso itsusia da. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.
Alfa Arte enpresak 2007ko udarako amaitua izango du Ekaingo erreplikako eszenografia osagarria. Berria - Kultura 2006-05-10
Biak trebetasun berdinaz eginak direnean erreplika izaten da bietan baliotsuena, dirudien baino ederragoa dela uste izaten baita. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 103. orr.
Erreplikaren osagarri gisa, informazio gune bat ere izango da Ekainberrin, gune independente bat. Berria - Kultura 2006-02-17
Seismoaren 70 erreplika inguru izan dira Al Hoceiman; horien artean, Richter eskalan 5,2ko indarra zuen lurrikara. Berria - Mundua 2004-02-26
Lurrikarak 143 erreplika izan zituen egunean. Berria - Mundua 2004-10-24
Lurrikarak 2,6 eta 1,9 graduko erreplikak ere izan zituen. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Heldu den abenduaren 26an izan zen itsasikararen erreplika izan zela iritzi diote adituek. Berria - Harian 2005-01-07
Azken hamabi egunotan ehun erreplika baino gehiago izan dira. Berria - Harian 2005-01-07
ekaingo erreplika (3); ekaingo erreplikaren (4); erreplika bat (4); erreplika egiteko (5); erreplika inguru (3); erreplika inguru izan (3); erreplika izan (4); eta erreplika (3); eta erreplikaren (3); kobazuloaren erreplika (3)