Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Politikaren erretorika oraindik nagusitu ez zen garai hartan, galderak, errepikazioak eta sermoien erretorikak berezko dituen gisa horretako baliabideak Laclosek ezin hobeki erabili zituen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 17. orr.
Estiloen arteko kontrasteak edo errepikazioak efektu bereziak sortzen ditu, eta horretarako Laclosek bikain erabili zuen gutunen hurrenkera edo ordenamendua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.
Ni ere errepikaziora emana naiz batzuetan, ikusiko duzun bezala; saiatzen naiz ordea xehetasunen bitartez salbatzen, eta batez ere erdietsi izanak justifikatzen nau. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.
Emakume dohakabe horri kordea berriz etorri zitzaion, dela iraultza hori naturak soilik sortu zuelako, dela Valmont jauna eta heriotza hitzen errepikazioen eraginez, oroitarazi ahal izan baitizkiote eriari aspaldi honetan buruan zerabiltzan ideia bakarrak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 507. orr.
-Bi gauza behinik behin ez dituk errepikazioz egiten: garrasia eta negarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Ehizako berokia, zorroa, botak, galtzerdiak, ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.
Hango paper pintatu horiak bi papagaio besarkaturen errepikazio etengabea ageri zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.