Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepikatze 1 iz berriro egitea; berriro esatea.

Errepikatze hau, potoa, arrazoi desberdin askorengatik egin daiteke.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 98. orr.

Descartes irakurtzeari ekin nion batez ohartu nintzen errepikatze horretaz, nire azkeneko ia obra guztietan dagoen oinarriko kointzidentziaz eta loturaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

Jardun hau gauerdian egingo da, eta gero goizean berriz, eta honexen bi errepikatze egingo dira mezatakoan eta bezperatakoan; betiere Ama Birjinaren, Semearen eta Aitaren hiru hitzaurreekin bukatuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 101. orr.

Janukovitx Errusiaren aldekoa izanik, Putin hauteskundeak lehenengo txandatik errepikatzearen alde azaldu zen ostegunean Kutxmarekin izandako bileraren ostean.  Berria - Mundua   2004-12-04

Buruzagi berriak galdeketa errepikatzearen aldekoak izango diren itxaropena dute askok.  Berria - Harian   2005-06-19

Ideiarik ez baldin badaukazu, zure kideek kaskoan errepikatzearen bortxaz sartu hiruzpalau lelozko ideologia bat baduzu bederen?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 117. orr.

Forma hori, errepikatzearen poderioz eta komunitateak onartu zuelako, hizkuntza mailako gertaera bilakatu zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.

Hamaika aldiz errepikatu duzu, ia ahapeka, errepikatzearen errepikatzez ihardespena erdietsiko bazenu bezala.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 132. orr.

Hitz arrunten bat beti-bat errepikatzea, harik eta hitzaren soinuak, errepikatzearen errepikatzeaz, adimenari ideiarik batere adierazten ez zion arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Errepikatzearen errepikatzeaz, formula hori agerian geratzen da, idazketa osatzen duten elementuen azpiko antolaketa berri bat ezarriz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Etengabean jardun beharrak, eta izenak ez errepikatze aldera, pilotaria nondarra den esatera bultzatzen du kazetaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zinemaren aukera nagusietako bat zela aitortu zuten, zinemak errealitatearen errepikatze hutsean geratu nahi ez bazuen behinik behin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Liburu honen sarreran aipatu ditugu irudiek gizartean duten garrantzia, irudien errepikatze itxuraz infinitua, haien zirkulazio oparoa, haien ideologiazko karga, haien eragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Liburuek hartzen duten tokiaz gainera, nahitaez hitz egin beharko genuke liburuek sorrarazten dituzten oihartzunen errepikatze-efektuaz ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

· Ordu-errepikatze hori egin beti lau asteetan, gutxi gorabehera, eta norberaren adinari, gogoari eta sasoiari begiratuz, ea urliari bost jardunak egiten laguntzen dion ala gutxiagok.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errepikatzearen errepikatzeaz (5); errepikatzearen poderioz (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus