Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gainera, originalean, lehenago kontatutakoa behin baino gehiagotan errepikatzen da, beste bati esaten ari zaiola aitzakitzat hartuz; horrelako zati errepikatzaileak ere kendu edo oso laburturik utzi ditut, irakurle gaztearen aringarri. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 9. orr.
Bien arteko zehaztasunak ematen du gakoa edo non daukan honek bere koxka: Bai arra eta bai arre, biak darabiltzate usu baxenabartarrek, latineko re errepikatzaile hori adierazteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 228. orr.
Larriagoak behar dute izan nazioko hiritar baten aurkako arrazoiak atzerritar baten aurkakoak baino, eta lehenengo aldiz akusaturiko baten aurkakoak, errepikatzailearenak baino. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.
Biak azkeneko urtean dabiltza, baina mozkotea errepikatzailea da. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.
Ez nintzen aulkiberoa, baina errepikatzailea ere ez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 45. orr.
Gure eskolako ikaskide errepikatzaile batek esan zion maisuari, bere ustez, poesia oso gaizki zegoela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Azterketa batzuk egin behar zituzten ikasle errepikatzaileak izango ginela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.
Bi-hiru egun baizik ez zituen gurekin, errepikatzailearen estigma kopetan landaturik zuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Gure buruzagiak, Veleno errepikatzaileak, legea urratuz, sartzea lortu zuen, gauza haiek egitera joateko nahikoa altua zela iruditu baitzitzaien. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.
«Aurten errepikatzaileek ere kurtsoa gaindituko dute», dio Jose Ramon Soroizek. Berria - Kultura 2006-02-22
Azken horiek lan handiagoa egin behar izan dute errepikatzaileen mailara iristeko, guk ezagutzen baikenuen ikasgaia aurreko urtetik. Berria - Kultura 2006-02-22
Nire klasean eztabaida asko zegoenez emakumeen hankarteaz, eta bazegoenez errepikatzaile bat ikusia zuena eta espezial deskribatzen zuena, niri horrelako jakin-mina sortu zitzaidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.
Ni ezjakina nintzen eta errepikatzaileari galdetzen nion ea seme batek bere ama estal zezakeen arriskuan jarri gabe. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.
Hala ere, ez geneukan batere presarik ikasgai haiek gainditzeko, eta sasiestudiante errepikatzaile nekaezin bilakatuta geunden. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
Eurak oraindino estudianteak dira, errepikatzaile nekaezin horietarikoak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 74. orr.
Berau, Mi-n-h prestatzen jardun zuten berrehun eta berrogeita hamar baino gehiago tanaitetarik (hau da, "errepikatzaile", hots, ahozko Legearen irakasle edo maisu tradizionalistak) azkena izan zen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.