Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepikatu (ETCn 31.101 agerraldi) 1 berriro egin; berriro esan.

"Leku zibilizatuetan bakarrik edan behar da, taxiak eskura egoten direlako", errepikatzen zuen ehun metrotik ehun metrora gure irakasleak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Udan sartuak gara eta, beraz, jadanik zabalduak izan diren emankizunak errepikatzen dituzte.  Herria   2005-07-14

Ehiza-zainak aginduak errepikatu zituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Keinua errepikatu zuen Rafak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Konplota, errepikatu nuen, hizki bakoitza hausnartuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.

Hiru aldiz errepikatu behar izan zidan amak izen aldrebes hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Oraindik mahai buruan esertzeko zegoela, bota zuen lehendabizikoz gerora gutxienez hiru edo lau aldiz errepikatuko zuen "muga zaitezte gertakizunetara" bere ustez desegoki hura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Gaur arrazoi handiak izango nituzke beste esaera hura errepikatzeko: "Ezbeharrak ez dira inoiz banaka iristen".  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Zenbat eta zenbat aldiz ez digute errepikatu gaizki zabiltzala gure futbolariak, ez zutela deus balio, buruan zaukatela gaitza, beharrezkoa zela haien sendatzeko mediku berezi bat: psikiatra.  Herria   2002-09-12

Aska/tasu/na! errepikatzen genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

Errepikatuko didazu, mesedez, egilearen izena eta eleberriaren izenburua?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 128. orr.

Alta, errepikatzen zuen Xarlesek etengabe, ez ziren denak herri honetan bizitzen ahal: ez zen lanik, ez zen dirurik eta bigarren gerla bururatu ostean etxeetara zetorren dirua Paris edo Bordeletik faturrak zuen mandatez ekartzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 77. orr.

Berriz ere, itxarongelako ateraino abiatu eta arestiko ibilbidea errepikatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 30. orr.

Hainbat bider errepikatzen dira bbk letrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.

Nire hitzak errepikatu baino ez zuen egin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.

Inprobisazio hutseko fasean, aldiz, dispositio lanak gogoan edukitzen du batez ere oinak ez errepikatzea, hau da, poto ez egitea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.

-Sabine zara -errepikatu nuen orduan, erabat ziur jada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Nirekin batera errepika ezazu nire zorionaren adierazpen hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.

Gure gizartean hainbeste erabiltzen eta errepikatzen ditugu hitzak, eta errealitate garrantzitsuei buruzko hitzak, non barrutik hustuak eta zimelduak geratzen baitzaizkigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Argumentu bera errepikatzen da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 46. orr.

Hitz berak errepikatu zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 100. orr.

Eskuarki onartuta dagoen ustea, alabaina, gizakiok, gainerako bizidunek ez bezala, badugula iragana errepikatzera behartu nahi gaituenari itzuri egiteko ahalmena alegia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.

Aura galdu da argazkia asmatu zenetik, argazkiaren bidez segituan eta nahi adina errepika baitaiteke irudia, eta bigarren maila batera apaltzen da artelanen gurtzazko balioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

Mirariak errepika daitezkeela mirariak egiteko indarra gutxiagotu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Errepika ezan nirekin nik esaten dudana.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 150. orr.

-Errepika iezadan ostera esan didanana, Dorotea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.

-Ez naun kontatzen ari; errepikatzen ari naun.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

-Ez naiz ari, ez errepikatzen, ez errezitatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.

Dugun errepika: Bib'Errepublika!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

Barne egitura hori behin eta berriro hitz guztietan errepikatzen denean, kadentziaz hitz egiten dugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 106. orr.

Ahozko literaturan aurkitzen ditugu, gehienbat, esanahi zehatzik gabeko hitz hauek, baina euskal literatura idatziaren historian ere, hasieratik bertatik horrelako leloak errepikatzen dira: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 186. orr.

Errepikatzen, eta errepikatzen den disko akastuna da, hipnotikoki errepikatzen disko akastuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

Gehienetan bi letra errepikatzen dira: baba, gogo, kaka, koko, kuku, lili, nini, pipi, titi, tutu, zozo... baina gehiago ere izan daitezke: tuntun, txutxu, txantxan...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 26. orr.

Errepikatzen den hizkuntz unitateak eman diezaguke lehen hurbilketa baterako gakoa: ZER errepikatzen da?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

Nor zara zu?' errepikatu dio soldaduak Gorriari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

-Zergatik? -errepikatu nuen, itsuak hartuta- Azalpen bat zor didak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

-Ez dun entzun? -errepikatu zion Florentek-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

-Ez, ez, ez dut hori nahi -errepikatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Hori du errepikatu 200 enbaxadoreren aitzinean eman dituen esplikazioneetan.  Herria   2004-03-25

Ez naiz ari errepikatzen; kontatzen ari naiz!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Zizekek Leninez zioen bezala, errepikatzea ez da historian zehar eginiko akatsak onartzea edo haien jarraipena bilatzea, baizik eta egin ez zuenaren promesa berpiztea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 115. orr.

Zer nahi duk, letrarik letra errepikatzea?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 118. orr.

Hasierako hitza amaieran errepikatzea, tarteko hitz guztiek ezberdinak izan behar dutela.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 71. orr.

Errepikatzen dizut ez duzula liburu hau irakurriko!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 9. orr.

Denbora ozta-ozta dago, bada, iraupen-irudian irudikatua, den bezala aurkeztua, bertaratua, errepikatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Emeki emeki sekulan aipatuak ez ziren gertakari horiek jalgitzen dira eta Frantziak aitortzen du orain orduan eginikakoa, bai Aljerian duen enbaxadoreak erranik, bai ere Barnier jaunak errepikaturik.  Herria   2005-05-19

Hamaika aldiz errepikatutako esamoldea, baina egia dioena: hildakoa maite izan zutenak mututzera behartuta daude; besteek, berriz, korapilorik gabekoek [...], hitza hartu eta haren izenean mintzo dira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Batxilergoko 4.a errepikatzera bildu zitzaigun, ikasketen orduko antolamenduaren ariora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Juan Bautista besteak baino urtebete zaharragoa zen eta estudioak utziak zituen, laugarren urtea errepikatzen ari zela bota baitzuten, eta hamasei urte noiz beteko zain zegoen aitarekin arrantzontzian lanean hasteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

2 (adizlagunekin)

Orain oroitu egin behar dugu zer gertatu zen, mende erdiko historia mingarria berriro errepika ez dadin.  Berria - Kultura   2004-09-23

Behin eta berriro errepikatu beharra izango dugu, bada: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Ondo sentitzeko noizbehinka errepikatzen zuen ariketa izango zuen hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

Ez baitira hainbeste ere bizitza osoan zehar bururatzen zaizkigun ideiak, eta batek bizpahiru irudi eta lau metafora etengabe errepikatzen baititu beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

Ez da arraroa ahopeka errepikaturiko hitz baten soinuak, asoziazioaz, ahozko eraikin polifonikoak eratzera eraman dezan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Ene aitak hamabost laurogeita hamalau ibilbideko hexagono batean ikusi zuena, M C V letrez osatua zen: letra berberak maltzurki errepikaturik, lehenbiziko lerrotik hasi eta azkeneraino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 60. orr.

Benjamin, bere garaikide asko bezala, irudien errepikagarritasunak txunditu zuen, mekanikoki errepika zitezkeen irudi automatikoenak batez ere; prentsako argazkia zen horren eredua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

Chirac presidentak aski errepikatzen du zergak behar direla arindu.  Herria   2005-02-17

Elkarketa horiek infinituki errepika ditzake ordenagailuak.  Berria - Kultura   2006-04-27

Etxe ondoan tenk egindako soldaduen ilaran euskal hitz bakan batzuk errepikatzen ziren nabarmenki: "Endárlatsa”.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Halaxe errepikatu ziren aldeko iritzi beroak eta gutxiespenezko jarrerak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

-Ez dut janen -errepikatzen zidan tematsu, kasko-gogor eta une hartan zinez mainontzi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Oihartzun murriztua: hitz errepikatuak hizkiren bat galtzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Estreinakoa kamioi baten azantzak eragotzi zidan, baina hurrengo mezu errepikatuak argi eta garbi entzun ahal izan nituen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 95. orr.

Olatuen eraso behin eta berriz errepikatuaren kontra hiria defendatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Zehazten ari zen soinua: kliska mila aldiz errepikatu bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

Alabaina, haren eskaintza behin eta berriz errepikatuak, betiere emakume berak hartu izanagatik, amorante berri batek hartzen zituen beti.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 65. orr.

Konparazio matxista hau Ortega-k gogokoa zuen nonbait, errepikatua aurkituko dugu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

berriro errepika (8); berriro errepika ez (7); errepika daiteke (7); errepika dezagun (5); errepika dezake (4); errepika ez (31); errepika ez dadin (19); errepika ez daitezen (8); errepika ezazu (5); gertatutakoa errepika (5); gertatutakoa errepika ez (4)

agindua errepikatu (4); aldiz errepikatu (63); aldiz errepikatu behar (9); aldiz errepikatu zuen (12); aski errepikatu (5); askok errepikatu (8); askok errepikatu dute (6); askotan errepikatu (11); aspertzeraino errepikatu (4); baino gehiagotan errepikatu (10); bat aldiz errepikatu (6); bat errepikatu (9); behin errepikatu (4); bera errepikatu (37); bera errepikatu da (4); bera errepikatu nahi (4); bera errepikatu zen (6); bera errepikatu zuen (9); berak errepikatu (8); berriro errepikatu (45); berriro errepikatu behar (5); berriro errepikatu zuen (6); berriz ere errepikatu (4); berriz errepikatu (43); berriz errepikatu du (8); berriz errepikatu zuen (7); besterik errepikatu (8); bezala errepikatu (5); bi aldiz errepikatu (4); bider errepikatu (15); bizpahiru aldiz errepikatu (6); bozak errepikatu (4); da errepikatu (9); dagoela errepikatu (7); dela errepikatu (9); dela errepikatu du (4); edo errepikatu (5); egindakoa errepikatu (5); ere errepikatu (18); eredua errepikatu (5)

errepikatu ahal (13); errepikatu ahal izango (7); errepikatu ahal izateko (4); errepikatu baino (4); errepikatu baitzuen (4); errepikatu baizik (5); errepikatu behar (60); errepikatu behar izan (19); errepikatu behar izaten (5); errepikatu beharko (18); errepikatu beharko da (4); errepikatu beharra (5); errepikatu beharrean (5); errepikatu beharrik (5); errepikatu besterik (11); errepikatu besterik ez (10); errepikatu da (23); errepikatu den (7); errepikatu dio (10); errepikatu diot (5); errepikatu ditu (8); errepikatu du (63); errepikatu duen (9); errepikatu dut (7); errepikatu dute (25); errepikatu dute esaldia (6); errepikatu duten (4); errepikatu edo (8); errepikatu egin (31); errepikatu egin beharko (4); errepikatu egin zen (4); errepikatu egin zuen (6); errepikatu egingo (14); errepikatu egiten (41); errepikatu egiten da (7); errepikatu egiten dira (5); errepikatu egiten du (5); errepikatu ere (6); errepikatu eta (34); errepikatu eta gero (4); errepikatu ez (9); errepikatu ez dadin (4); errepikatu gabe (8); errepikatu izan (19); errepikatu izan du (4); errepikatu nahi (44); errepikatu nahi du (13); errepikatu nahi dute (4); errepikatu nahi izan (4); errepikatu nahian (6); errepikatu nion (13); errepikatu nituen (6); errepikatu nuen (33); errepikatu ohi (17); errepikatu ohi zuen (7); errepikatu omen (4); errepikatu ondoren (6); errepikatu zen (31); errepikatu zidan (22); errepikatu zien (10); errepikatu zigun (4); errepikatu zion (43); errepikatu zioten (4); errepikatu ziren (9); errepikatu zituen (30); errepikatu zituzten (9); errepikatu zizkion (4); errepikatu zuen (367); errepikatu zuen aitak (4); errepikatu zuen behin (8); errepikatu zuen berak (4); errepikatu zuen bere (4); errepikatu zuen harryk (8); errepikatu zuen neskak (4); errepikatu zuenez (4); errepikatu zuten (32); errepikatu zuten atzo (4)

esaldia errepikatu (7); esandakoa errepikatu (10); esandakoa errepikatu zuen (5); eta berriro errepikatu (30); eta berriz errepikatu (37); eta errepikatu (29); eta errepikatu egin (5); eta errepikatu zuen (5); eta galdera errepikatu (4); ez dagoela errepikatu (4); galdera errepikatu (9); gauza bera errepikatu (8); gehiagotan errepikatu (12); gehien errepikatu (5); geroztik askok errepikatu (6); gertatutakoa errepikatu (5); guztiak errepikatu (4); hainbeste aldiz errepikatu (4); hamaika aldiz errepikatu (6); hiru aldiz errepikatu (7); historia errepikatu (10); hitz errepikatu (5); hitzak errepikatu (14); hitzak errepikatu zituen (9); hitzez hitz errepikatu (5); hori errepikatu (12); horiek errepikatu (4); hura errepikatu (5); ibilbidea errepikatu (4); izena errepikatu (4); keinua errepikatu (5); leloa errepikatu (4); maiz errepikatu (5); zela errepikatu (4); zenbait aldiz errepikatu (4); zenbat aldiz errepikatu (7); zuen errepikatu (4); zuena errepikatu (4)

aldiz errepikatua (6); aldiz errepikatuko (5); aldiz errepikatutako (4); bera errepikatuko (8); bera errepikatuz (6); berriro errepikatuko (10); berriro errepikatuz (4); berriz errepikatua (4); berriz errepikatuz (7); dela errepikatuko (4); errepikatua izan (4); errepikatua zuen (4); errepikatuak izanen (5); errepikatuak izanen dira (4); errepikatuko al (6); errepikatuko da (12); errepikatuko den (11); errepikatuko dira (5); errepikatuko du (11); errepikatuko dugu (5); errepikatuko dut (8); errepikatuko dute (12); errepikatuko ez (11); errepikatuko ote (4); errepikatuko zuen (4); errepikatuz eta (8); errepikatuz gero (15); eta berriro errepikatuko (4); eta berriz errepikatua (4); eta berriz errepikatuz (6); eta errepikatua (4); eta errepikatuak (5); hitzak errepikatuz (6); hori errepikatuko (6)

akatsak ez errepikatzeko (4); bera errepikatzeko (5); berriro ez errepikatzeko (4); bigarren txanda errepikatzea (5); epaiketa errepikatzeko (4); errepikatzea baino (6); errepikatzea baino ez (4); errepikatzea da (13); errepikatzea espero (5); errepikatzea ez (5); errepikatzea ez da (4); errepikatzea izango (4); errepikatzea nahi (6); errepikatzeak ez (5); errepikatzeak ez du (4); errepikatzeko agindu (7); errepikatzeko agindu du (4); errepikatzeko arriskua (6); errepikatzeko asmoz (4); errepikatzeko aukera (14); errepikatzeko erabakia (4); errepikatzeko eskatu (18); errepikatzeko eskatu du (4); errepikatzeko eskatu zion (4); errepikatzeko gai (5); errepikatzeko prest (5); eta errepikatzea (4); eta errepikatzeko (5); ez errepikatzea (20); ez errepikatzeko (46); ez errepikatzeko eskatu (4); garaipena errepikatzeko (5); gertatutakoa ez errepikatzeko (5); hori errepikatzea (5); hura errepikatzeko (4); txanda errepikatzea (5)

alde bat errepikatzen (6); aldiz errepikatzen (15); aldiz errepikatzen den (4); aski errepikatzen (6); askotan errepikatzen (11); askotan errepikatzen den (4); bat errepikatzen (21); batzuk errepikatzen (4); bera errepikatzen (37); bera errepikatzen da (7); bera errepikatzen dute (4); bera errepikatzen zuen (5); berak errepikatzen (9); berbera errepikatzen (7); berberak errepikatzen (7); berriro errepikatzen (51); berriro errepikatzen da (5); berriro errepikatzen du (4); berriro errepikatzen zuen (6); berriz errepikatzen (38); berriz errepikatzen den (5); besterik errepikatzen (9); beti errepikatzen (11); bezala errepikatzen (4); bider errepikatzen (5); dela errepikatzen (7); dira errepikatzen (6); egunero errepikatzen (6); ere errepikatzen (7); errepikatzen ahal (6); errepikatzen ari (54); errepikatzen ari da (6); errepikatzen ari den (5); errepikatzen ari dira (7); errepikatzen ari zen (4); errepikatzen bada (6); errepikatzen badira (4); errepikatzen badu (5); errepikatzen da (52); errepikatzen dela (7); errepikatzen den (54); errepikatzen den leloa (4); errepikatzen dena (10); errepikatzen dio (7); errepikatzen diot (5); errepikatzen dira (17); errepikatzen direla (9); errepikatzen diren (22); errepikatzen direnak (5); errepikatzen ditu (19); errepikatzen dituzte (11); errepikatzen dituzten (7); errepikatzen du (60); errepikatzen du behin (4); errepikatzen duela (4); errepikatzen duen (14); errepikatzen dut (10); errepikatzen dute (25); errepikatzen duten (12); errepikatzen dutena (5); errepikatzen dutenak (7); errepikatzen eta (6); errepikatzen ez (7); errepikatzen hasi (8); errepikatzen nion (9); errepikatzen nion neure (5); errepikatzen nuen (20); errepikatzen nuen neure (5); errepikatzen omen (6); errepikatzen omen zuen (5); errepikatzen saiatu (4); errepikatzen saiatuko (10); errepikatzen saiatuko da (5); errepikatzen saiatzen (5); errepikatzen zen (22); errepikatzen zidan (17); errepikatzen zigun (5); errepikatzen zion (19); errepikatzen zion bere (4); errepikatzen ziren (15); errepikatzen zituen (27); errepikatzen zituztela (4); errepikatzen zuela (11); errepikatzen zuen (129); errepikatzen zuen behin (7); errepikatzen zuena (5); errepikatzen zuten (25); eta berriro errepikatzen (46); eta berriz errepikatzen (36); eta errepikatzen (28); etengabe errepikatzen (22); ez dira errepikatzen (4); ez errepikatzen (9); gabe errepikatzen (6); gauza bera errepikatzen (11); gauzak errepikatzen (5); gehien errepikatzen (9); hala errepikatzen (6); historia errepikatzen (6); hitz errepikatzen (4); hitzak errepikatzen (8); honela errepikatzen (4); hori errepikatzen (12); hori errepikatzen zuen (4); horixe errepikatzen (4); izena errepikatzen (6); lelo bera errepikatzen (4); maiz errepikatzen (4); nuela errepikatzen (4); sarri errepikatzen (7); sarritan errepikatzen (6); urte errepikatzen (5); urtero errepikatzen (8); zela errepikatzen (4); zer errepikatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus