Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herentziak errepikarazten digu historia, bertikala, arbasoena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.
Duke handiak hainbat aldiz deitu zion ustezko Mikel Strogoffi eta Jauregi Berriko kabinete inperialean entzundako guztia errepikarazi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 436. orr.
Esaldia errepikarazi nion. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.
Poemak eramateko esan zidan, umetakoak, eta orain egiten ari nintzenak ere bai; ozenki irakurtzeko eskatzen zidan, ohe ertzean eserita, eta batzuk behin eta berriz errepikarazten zizkidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.
Nahiago dugula anonimotasunean urtu, futbol partidan, manifestazioan, elizan eta mitinetan bezala, alegia, pentsatu beharrean kontsignak goraki errepikarazten dizkizuten talde goibeletan bezala. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Etengabe moztu zuen prestatzaileak, behin eta birritan errepikarazi zien mugimendu bat edo beste. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.