Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepikaldi 1 iz errepikatzen den aldia.

Errepikaldi haiek guztiz mekanikoak izaten ziren, ia pentsatu gabeak, eskolan zuela eternitate bat ikasitako abezearen hurrenkera zentzugabea buruan sartu nuen antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Hasieran, liburuko partidetako jokaldiak buruz ikasten saiatzen nintzen, eta, bai, hainbat errepikaldiren ondotik erdiesten nuen piezak antzinako maisuek antzinako denboretan bezalaxe mugitzea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Musika errepikaldia ortzegun arratsalde guziz dute.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 76. orr.

3 ipar entsaioa, erepetizionea.

Haatik errepikaldi beharrezko batzu eginen dira aitzinetik, musikariekin, azkena martxoaren 12an, larunbat arastiriko 6etan, Jai Alaian.  Herria   2005-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus