Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elizetako kanpaien hots errepikakorra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 262. orr.
Lelo errepikakorrak eragingarriak izaten dira, eta metagrama mailakatuek errepikapenaren onurei progresioarenak gehitzen dizkiete. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 73. orr.
Musika errepikakorra bezalakoa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.
Lan horretan ondo laguntzen du erritmo errepikakorreko musikak. Berria - Kultura 2004-11-10
Euskadiko Kutxaren ezaugarririk nagusietarikoa kapitalizazio handia da, mozkin errepikakorrak ugari baitira erakundean. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Urratsez urrats, testuak aurrera egiten du aurretik ezarritako arau batek hala aginduta, modu erregular eta errepikakor batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 95. orr.
Erlojuak eta segundoen frakzioak asmatu aurretik, norbaitek iturrietako tanta gogaikarri bakar eta errepikakor horren tortura nozitu ote zuen sekula? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.
Mugimendu errepikakor edo automatiko sail bat; hala nola, espasmoak, tikak, kulunkak, jirabirak, hatz-jolasak edo txaloak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Hurrengo hitzak zein izanen, dudarik batere ez nik; joandako astean bortzetan aditurik nuen esaldi ezagun, errepikakor, nekagarria: "ezin orain telefonoan jarri". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Tristura itzela bazterretan; eta San Juan elizako kanpandorre karratutik hedatzen zen lanturu metaliko errepikakorra, ezin jasana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 121. orr.
Larunbateko egunsentian, antxeten eta kaioen karraka errepikakorrek esnatu ninduten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 51. orr.
Barreak barre, errepikakorra hasi da bihurtzen istorioa, baina ahozabalka hasterako amaitu da hala ere, hasieratik hamar bat minutura. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 80. orr.
Horregatik, estimulazio sexualak izan behar du errepikakorra, bibrakorra, bizia, erritmikoa eta etengabea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Mugimendu ziklikoek giza historian, gurdi-gurpil baten biraketa fisikoek bezalaxe, monotonoki errepikakorra den mugimendu zirkularraren bidez, erritmo luzeagoko beste mugimendu bat eragiteko modua dutela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.
Elizek ez dutela beste ezertarako balio hutsalki errepikakor diren zibilizazioen krisalida iragankor izateko baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
errepikakor bat (3); errepikakor eta (4); eta errepikakor (4); eta errepikakorra (5); oso errepikakorrak (3)