Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantu xinpleak eta errepikagarriak, iraunkorrak, nornahik gogotik kantatzeko gisan. Herria 2002-11-14
Zer pentsa, adibidez, Luriaren "Mnemonista"ren harako oroitzapen -itxuraz- etengabe eta erabat errepikagarri haietaz, iraganeko "memoria artifizial" finkatu eta zurrunetatik hain hurbil diren oroitzapenez? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Funtzio enuntziatzailea ezaugarritzen duen materialtasun errepikagarri honek enuntziatua agerrarazten du objektu zehatz eta paradoxiko modura, baina baita gizakiek ekoizten dituzten objektu guztien arteko bat bezala ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.
Ez osotasun organiko autonomo bezala, bere baitan itxia eta zentzua izateko gai dena, baizik eta koexistentzia-arlo baten osagai bezala; ez gertaera iragankor edo objektu bizigabe bezala, baizik eta materialtasun errepikagarri bezala. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.
Handik aurrera lastozko aulkitxo batean eserita ematen zuen eguna, mendiei beha, emazteak eta seme-alabek lan egiten zuten bitartean, burua mundua baino jira-bira arinago eta errepikagarriagoan: maitasuna eta bere larrialdiak, sentimenduen oinaze eta plazer nahasiak, grinen oldar jarkiezina, bizitzaren gorabeheren jopua izatea, eta berriro larrialdien gorabeherak, grinaren oinazea, sentimenduen maitasuna, bizitzaren plazera... Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.
Zientziaren oinarri nagusietako bat horixe da, lanak errepikagarri izan behar dute. Berria - Gaiak 2006-01-24