Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musikak aspaldi elkartu zituen, 60ko hamarkadan, boskote errepikaezin batean. Berria - Kultura 2004-07-13
Ez gara konturatzen zein zirraragarria den norbaitek musika edo antzerki arloan guri zuzeneko emanaldi errepikaezin bat eskaintzeko prest egotea. Berria - Kultura 2006-01-06
Honek arkitektoa eta injinerua deitu zituen, une errepikaezin hura elkarrekin goza zezaten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 110. orr.
Ez dakit, benetan ez dakit nola deskribatu gu bion artean zegoena, hitzik ez dut aurkitzen ezta istant errepika ezin hartan bainu-bata eranzteko egin zuen mugimendua deskribatzeko ere. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Jainkoari, zeinak, mundua ongi biribilduta gero -zazpigarren egunean atseden hartzera zihoala- ostikada izugarria jo eta gol kosmiko errepikaezin hura sartu baitzuen, gure planeta, harez geroztik, paralelo eta meridianoen arteko sareetan harrapatuta uzten zuela. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.
Ekitaldi bakoitza errepika ezina da, eta egoera osatzen duten alderdien aipamenek lotura berezi bat sortzen dute bertsolariaren eta entzuleen artean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 144. orr.
Gure amaigabeko maitasun eta begirunea ere, errepika ezina den gizaki honentzat. Berria - Kultura 2004-07-01
errepikaezina da (6); errepikaezina dela (3)