Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Preobrajensyko eta Pavlowskyko errejimentuen musika bandak etengabe aritu ziren beren errepertoriotik hautatutako polka, mazurka, scottish eta baltsik ederrenak jo eta jo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.
Hegalez hegal jesartzen ziren biak piano aurrean, eta erabiltzen zuten errepertorioa Mentxuren etxekotik oso besterakoa izaten zen: swing, charleston eta cha-cha-cha. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 74. orr.
Esan beharra dago Raimundo Sarriegi dela danborradaren arima, sentimendu zibikoei arima eman zien gizona, Donostiari eman zizkiona, bere izen bereko patroiaren eguna ospatzeko himnorik hoberenak ez ezik, Inauterietako errepertorio guztia eman ziona. Askoren artean «Rataplan» - 21. orr.
Lakarko guduak gerrako kantuen errepertorioa aberastu baizik ez zuen egin. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Tapiak 30/40 piezetako errepertorioa zeukan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.
Musika banda eta txistularien errepertorioa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 37. orr.
Hitzak, nolabait esateko, gure errepertorioko melodiak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.
E z zuen antzokian entzuten diren izkirimirien errepertorio arrunt hori; halakoa zen haren hiztegia, herri-herrikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Gelatxok, baina batez ere Elgetak, kanturik behar ez zuten pieza asko erantsi zioten soinujolearen errepertorioari. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 34. orr.
Gitarra jotzeko ahalmena ez galtzeaz gain, teknika berriak ikasiz eta Connierekin punteatuz, errepertorio musikala zabaldu zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
Ez dut, bada, piezaren beraren zailtasuna beste eragozpenik izaten errepertorio normal bateko piezak jotzeko orduan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Jazinto Rivas izan baitzen, lekuko eta protagonista guztien aburuz, trikitilarien errepertorio urria berritu eta aberastu zuena. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
Errepertorio urriko trikitilari gaztea. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 57. orr.
Errepertorio motzeko soinujole kaxkar bat. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.
Trikitilari tradizionalek jo ohi zituen tangoen, baltseen, pasadobleen eta ganerakoen errepertorio adierazgarri bat osotu eban. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.
Gelatxo zaharrak aukerako errepertorioa zeukan, piezarik errepikatu gabe inor ez aspertzeko modukoa. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.
Kanta haren antzezpenean jartzen zuen, antza, oso-osorik bere burua, are gorputz osoa, bere mugimendu eta adierazpenen errepertorioa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.
Ez baita, haatik, bakarra Hamleteko Hamlet hori: askatu egin zen pertsonaia aspaldi testuaren mugetatik, eta mito unibertsalen errepertorioan du geroztik bizileku. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.
Horrek guztiak komunikaziorako eta eszitaziorako errepertorio bikaina osatzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.
Planeta guztian ez dago beste espezierik jolas sexualean hainbesteko errepertoriorik duenik; ezta hurrik eman ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 249. orr.
Hizkuntz zeinuen materialtasuna agerian uzten duten prozedura guztien errepertorioa egitea ez dagokigu guri, baizik eta horietatik guztietatik zeintzuk hartu eta aztertuko ditugun adieraztea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 16. orr.
Baina Ruth, zuk ez didazu sekula kontatu zer gertatu zitzaion iazko udan biran ibili zen errepertorio-konpainia hari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.
· Egungo bertsolariak ez du formula-errepertorio itxi bat erabiltzen, ezinezkoa bailitzateke horrelako zerbait kontuan hartzen badugu landu beharreko gaien zerrenda beti zabalik dagoela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.
Azaldu nien nolako irrika nuen mimoarena egiteko, eta nolako pertsonaia-errepertorioa neukan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Animaliek jokabide errepertorio zabala eta askotarikoa dute, elkartze sexuala prestatuz joateko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.
Gaur egun, errepertorioak ere Interneten bidez kontsulta daitezke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
Egia da badirela aldizkari elektroniko batzuk kalitatearen kontrolpean daudenak, baita bilaketa tresna batzuk ere guneak aztertzen dituztenak -kalitatea lortzea da horren helburua, jakina-, baina egia ere Errepertorioen artean filosofian erabiliena Philosopher's Index izenekoa da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.
bere errepertorio (3); bere errepertorioa (3); errepertorio bat (3); errepertorio zabala (7); errepertorio zabala menderatzen (3); errepertorioa bere (3); errepertorioa osatzen (3); errepertorioa zeukan (3); eta errepertorio (3); euskal errepertorioa (3)