Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batasunaren «mirarien» eta atzerri politikaren erronken errepasoa. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Besteok ere, falta direnak, errepaso bat merezi dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.
Eta, argazkiari so, amonak noiznahi egiten zidan errepasoa, jokalariak hatzaz seinalaturik: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 11. orr.
Eldarnio betean, errepaso egiten nien behin eta berriro azkeneko egunetan egondako tokiei, ahora eramandako jakiei, ukitutako gauzei. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Aurreko orduen errepasoa egiten jardun zuen bere baitan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 61. orr.
Kamioiari errepaso bat eman, eta Joxe Mariri eraman nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 162. orr.
Beti da onuragarri, etxeko sabaiko itoginei errepaso bat ematea, teila berriren bat bere tokian kokatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.
Haren begirada lasai ari zitzaioan gelari errepasoa ematen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 180. orr.
Joko bat da bidezidorren errepasoa esaten diodan hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.
Izan ginenaren errepasoa egin dut, baina nostalgiarik gabe, iraganari aurre egiterakoan nostalgia faltsua baita. Berria - Kultura 2004-04-16
Banaka batzuek hik hiru hilabete luzeetan diktatu -bai, diktatu- dizkiean apunteak eskuetan zerabiltzatek, azken orduko errepasoan. «Bizia lo», 2003 - 103. orr.
Iazko ekitaldiaren errepasoarekin batera, urte honetarako asmo eta aurreikuspenak ere jakinarazi zituen Jesus Cataniak. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Orain arte idatzi ditudanen errepaso mentala eginez: ez dakit gogoratzen ari naizen ala ahanzten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Interesgarria izan daiteke kasinoari loturiko espekulazioaren historia laburrari errepaso txiki bat ematea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.
Errepaso zehatza ematen diot gauero gelako ordenari: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.
Errepaso orokor bat baino ez dugu egin. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 277. orr.
Hitzontzia zen Anton, eta ordu eta erdi iraun zuen berriketan errepaso osoa eman zion bere bizitzari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 6. orr.
Uste dut oro har istorio guztiak esan nahi nituela, zergatik gauden hemen errepaso luze hau egiten... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.
Nire irakurketei buruzko errepaso labur honetan esan beharko nuke zerbait liburu debekatuez ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.
Bozak egin egingo direla berretsi zuen atzo urteko errepasoa egiteko emandako diskurtsoan: «Irak aurki demokrazia bat izango dela ziur naiz». Berria - Mundua 2004-12-21
Azken errepaso honetan hiztegi eta gramatika-liburuak eskura izatea komeni da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 379. orr.
Uste dut oro har istorio guztiak esan nahi nituela, zergatik gauden hemen errepaso luze hau egiten. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 307. orr.
Eskaileretan behera, lagunen gorabeherei errepaso azkarra eman diegu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 147. orr.
Osaba Tomasen mutilek errepaso galanta eman zieten liberalei. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 177. orr.
errepaso bat (13); errepaso bat eman (4); errepasoa egin (19); errepasoa egin eta (4); errepasoa egin zuen (4); errepasoa eginez (3); errepasoa egiteko (3); errepasoa egiten (17); errepasoa eman (7); errepasoa ematen (5); historiari errepasoa (3); ibilbideari errepasoa (3)