Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepasatu, errapasa(tu), errepasatzen 1 du ad berrirakurri, berrikusi, berraztertu.

Agendan idatzi dudan zerrenda errepasatu dut.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

Errepasatu ditut orain arteko idazkiak, eta La Femelle du Requin aldizkariko kideei emandako erantzunaren zati honekin egokitu naiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 31. orr.

Bien bitartean Anselmok behin eta berriz errepasatu zuen dokumentazio hura guztia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 142. orr.

Idazmahaian ezarri zituen ukondoak, pentsati, ikasgaia errepasatzen ari den eskola-ume zintzo bat irudi, gutunean finkatu zuen begirada, eskuzko lerro bakan haietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Kontaduria koadernoa ireki zuen, zenbaki zerrendak hatz erakusleaz errepasatzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.

Artean hiru aurkezleak beren paperak errepasatzen ari zirela aprobetxatuz, alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere estasi-une propialari buruz itaundu nion.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Aita Renteríak bistarekin errepasatu zituen inguruan, azken unearen zain, zeuzkan figurak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Egingo zizkidaten galderak asmatzen entretenituko nuen bidaia, Fokker eta Heinkel hegazkinen ezaugarriak errepasatuko nituen mentalki, kontzentratuta iritsiko nintzen Adlerhausera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Estatistikak errepasatzen hasiz gero, 1984-1985 sasoira jo behar da antzeko zerbait aurkitzeko.  Berria - Kirola   2004-12-11

Irakasleek klaseetan azaldutakoa errepasatuz egiten nuen bidea, hausnarrean, eta ez nintzen ahaleginaz konturatu ere egiten; bazirudien bizikletak berak eramaten ninduela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Urriaren 14ko gertakizunak errepasatzean, ikusten da egun honi, inondik ere, maldizio deabruzkoren bat egokitu izan zaiola.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.

Mendean zehar gertaturikoak errepasatzeko aitzakia.  Berria - Kultura   2006-03-07

Beste nonbait ezkutatu ote nintekeen galdetu nion orduan neure buruari, eta nire ezagun guztien aurpegiak errepasatu nituen nire aukerak haien espresioan igarri nahiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Eguna errepasatu eta bere burua zoriondu du, sarritan kinka larrian ibili arren onik atera delako.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Hufflepuffekoak, hori kanarioz jantzita, multzo estu batean zeuden elkartuta, azken mementoan taktika errepasatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Errepasa dezagun otsailtxo firili-faraillero horren koxka guztien nondik norakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

Elur mota edo klaseak, asko direla bertatik ikus daiteke bailara bakoitzean erabilitako elur-kontuak errepasatzen badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Pazko-txartelak ziren beste buruhauste latzetakoak: dotrina errepasatu behar hura, jaunartzeko baimenik emango bazizuten!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

Barne Ministerioak eta Herrizaingo Sailak elkarlanean landu eta aztertu beharreko gai politiko eta operatibo nagusiak errepasatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

«Gure diskografia errepasatzen duen ibilbidea eskainiko dugu», aurreratu du Tapiak.  Berria - Kultura   2004-10-21

Alor horretan Joaquin Jordaren eta David Cronenbergen ibilbide zinematografikoak errepasatuko dira.  Berria - Kultura   2006-03-07

Buruan errepasatu nituen han hitz egin genuenean nik egindako salaketa lotsagabeak, berak haiek hartu zituen modua eta gainerako guztia.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Errepasatu egin behar da dena, arriskuan ipiniko gaituen, salatuko gaituen ezer, batez ere euskarazko ezer ez daramagula ziur egoteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.

On Camillok San Joseren bizarra berun-hautsez errepasatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Mahai gaineko loreak errepasatzen hasi zen, koilararen punta lore marrazkien ertzetik pasatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Bertako bat hartu eta errepasatzeari lotzen da; hameka aldiz errepikatu duen eginkizun bera, erreposki eta arreta automatiko batez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 93. orr.

2 (adizlagunekin)

Habe hauen pintura zuria zen berria, aldika errepasatua; eta txartelak ateratzeko makina.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Hau guztia egoki ulertzeko, komeni zaizu aurrena uztailak 11koan genioena, lanbro-lainoena, ongi errepasatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Litro kopuruetara etorriz, komeni baita hori ere zuzen errepasatzea, gogora dezagun honako bitxikeria hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.

Dirua ematen nion amultsuki, nigana heltzeko oinez zegien bidea mentalki errepasatuz: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 109. orr.

Goitik behera errepasatu nuen dena.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.

3 petatxatu, adabatu, konpondu.

Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errepasatu eta (9); errepasatu nituen (6); errepasatu nuen (4); errepasatu ondoren (4); errepasatu zituen (10); errepasatu zuen (7); goitik behera errepasatu (3); guztia errepasatu (3); guztiak errepasatu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus