Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreparo (orobat erreparu g.er.) 1 iz eragozpena, oztopoa, uzkurtasuna, kezka.

Juzkuak egiteko, ordea, arin askatzen dugu mihia; iritziari iritzia gehitzeko ez dugu ezagutzen erreparorik, beldurrik, lotsaririk.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

Gero, duda bat, edo erreparoa nahi bada, edo oharra.  Berria - Kultura   2006-03-15

Nik erreparoa deituko nioken, lotsa baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Irudimen errari eta kaskarina, objektuaren bidean hainbeste traba eta erreparo aurkitzen duenean, aukera guztiak probatzera behartzen delarik, askoz ere estuago lotuko zaio gure berezko senaren jomuga den alde atseginenari, haren alde txar eta mingarriari baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Erreparoa ematen baitit jende helduaren aurrean erretzeak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Lapurreta zelako ere ematen zion erreparoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

«Jendeak, oro har, erreparoa dio telebistari», azaldu du Goikoetxeak.  Berria - Kultura   2006-02-04

Erreparoak jarri zizkiguten, oso mozkor geundelako eta baita mukizu batzuk ginelako ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Hari obeditzea zuen eginbidea, ez erreparoak jartzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Hoztu ez badu, aldiz, erreparoak jartzen: kontuz gero! Negua gero! alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

-Ez da diskoteka bat, ez! -erantzun diot, bere erreparoak deuseztuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 259. orr.

Agurtzane Juanena donostiarrak, erreparo guztiak behingoz bazterrean laga ondoren, komisarian emakume batek jaso dezakeenaren berri ematen zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

Belaunburuak bistan, erreparoak gainditzen du.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Gizonak atseginez baina erreparo pixka batekin begiratzen omen zion [...] emakumearen gorputz biluzi eta zuriari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

“Eta edertasunak ez dio inori kalterik egiten, nik uste", esan zuen Dodovek, erreparo guztiak gaindituak zituela erakutsiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

Bere helburua lortzeko, alta, uste baino erreparo gehiago aurkitu ditu.  Berria - Mundua   2006-02-25

Haren ustez, nahiz eta langileak behar adinako esperientziarik ez izan, zenbait enpresaburuk ez ei dute erreparorik edozein motatako lanak agintzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Ez dugu inolako erreparorik horren erantzukizuna Rodriguez Zapatero presidenteari leporatzeko.  Berria - Harian   2005-04-18

Antoniok ez du erreparorik aitortzeko ez zuela espero Valladoliden deia.  Berria - Kirola   2004-12-17

Ez dugu erreparorik izan teoria bakoitzetik komeni zitzaiguntxoa hartu eta geure egiteko, dena delako hori bat-bateko bertsolaritzaren alderdiren bat argitzeko baliagarri zitzaigun neurrian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Hasieran, aparatu berria denez, beldurra ematen die, erabiltzeko erreparoa izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Lege frantsesak, baliabide bat gehiago baitu, ez du lekukoak izutzeko erreparorik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.

Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da bi-bien motorra eta inork ez dio erreparorik erakusten bihotz-zabaltasunetik deus gutxi duen sator-tratuari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

«Idolotzat» duenari inolako erreparorik gabe jokatzeko arriskua hartzen du Irujok.  Berria - Kirola   2004-03-14

Liburu horretan batere erreparorik gabe esaten zuen hizkuntzak "organismo naturalak" direla.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.

Jexuxi dagoeneko ahaztu zaio tresna horiek hor daudenik ere, eta batere erreparorik gabe ari da hizketan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 133. orr.

Zine-klubera joaten zen eta erreparorik gabe azaltzen zituen bere ideiak.  Berria - Kultura   2004-01-08

Umore ederrean nintzen eta erreparorik gabe gozatzen nuen bizitzak eskaintzen zidan zoriona.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

Jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Beldurrik izan behar ez zitzaiona izendatzeko erreparoz edo lotsaz zegoela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Ukalondoetatik oratzen dit gero, suabe-suabe, erreparoz, kristal finekoa banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

Haren gorputzak eta gerri lirainak, hain zuzen ere agureak aztoratu, eta erreparoak hutsean uzten zituztenek, begiak betetzen zizkioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Ez gure aurrekoek meteoroez axolarik ez zutelako: beharko izan axola eta erreparo, baserrian inongo eta inoren abisurik gabe laborea errenditu behar zuenak!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 26. orr.

2 (izenondo ea izenlagunekin)

Bi erreparo larri egiten zaizkio penitentzia metodo gisa: [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.

Kartzelak herritarren artean erreparo berezia sortu duela dio.  Berria - Harian   2005-08-14

Gogoan nuen aitak erreparo handia erakutsi zuela amona Erikak ni Kurtengana joateko aukera aipatu zuenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Ez nion neure buruari erreparo handirik jarri. egiaztatu ahal izan zuen goizean begi azpian zeukan pinporta hark behera bidean jarraitzen zuela, inongo erreparo anatomikorik gabe eta ilusio handiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.

Deseroso antzean ibiltzen da, beharbada susmatzen duelako ez nukeela inolako erreparorik edukiko bere gauzetan kuxkuxean aritzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.

3 ipar lanerako jende egokia.

Horrelako unibertsitatearentzat ba ote da aski erreparorik, ikasle kopuru egokia, botere publikoen sustengu ekonomikoa besteak beste?  Herria   2001-09-13

Ez da erran behar denak osoki ongi doatzila, badira problema ttipi batzu, hala nola erreparo aldetik eskas bezala duten batzuek.  Herria   2001-10-25

4 erreparoan adlag erreparatzen, begiratzen.

Ez zuten haiek izar-loken erreparoan egoteko astirik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.

Beti erreparoan, eta beti errezeloan eguraldiarekiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

5 erreparoa eman

Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Lapurreta zelako ere ematen zion erreparoa, eta Seigarrenen arrazoiek dibertitu bai baina ez zioten aldatzen sentimendua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Osaba Basiliok 82 urte ditu, eta erreparoa ere ematen zidan galdera egiteak, adin horrekin heriotza gertuegi ikusten baita beste ezertan pentsatzeko, edo hala iruditzen zaigu gazteoi.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Eguneroko hartan ez nuen sekula ezer idatzi, erreparoa ematen zidalako hain koaderno dotorea "garrantzirik gabeko zerekin" betetzeak. Tabako-paketearen mukulua sentitzen dut, baina ez naiz paketea ateratzera ausartzen, erreparoa ematen baitit jende helduaren aurrean erretzeak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 341. orr.

· -Halako adinean, aita plazarik plaza urteten ikusteak ez eutsuen erreparo apur bat emoten?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 57. orr.

Gure hezurretako muina gar bizi eta gure odoleko zainak suzko hari bihurtuak, oinaze sinesgaitzezko erreparoak emanaraziz; sekula gutxiagotu gabeko oinazea, Jaunaren hirak beti kitzikatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreparo guztiak (5); erreparo pixka (3); erreparoa ematen (4); eta erreparo (6); eta erreparoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus