Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errepararazi, errepararaz, errepararazten dio ad erreparatzera behartu, ohartarazi, ikusarazi, konturarazi.

Twirl-ek, azkar bezain argia bera, errepararazi zigun filosofia mailako arazo baten aurrean jartzen gintuela Biltzarrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

Liberal espainolek, liberalak omen diren arren, usteonik batere ez dute herrian, Álvarez Junco-k errepararazi legez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.

Minbera eta suminkor bihurtu zuten, eta lehen aintzat hartzen ez zituen huskeria guztiei errepararazi zioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Musugorri hari, ordea, seriotasun astuna zerion, jendeari harridura eta inoiz traba sortzen ziona, zeren eta bere egonezin axalekoetan errepararazten baitzion norberari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Freddy Malinsek [...] esku-keinu batez errefusatu zuen, ezinegonez, eskaintza, baina Browne jaunak, lehenik Freddy Malinsi janzkia desordenaturik zeukala errepararazirik, baso bat limonada goraino bete eta eman zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.

Ez zitzaion inola ere gehiegi pentsarazi edo errepararazi behar errealitate desatseginez, bera hiltzeko aukeraz, besteen oinazeaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Kontsonante talde haiek zekarten berritasunak, arroztasunak (ez baitzeuden euskararen barne-sisteman) hiztun hartzaileen entzumena zorroztu bide zuen, kontsonante bien artean zegoen bokaltasunari errepararazteraino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus