Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erreparakuntza iz ipar erreparatzea, konpontzea.
Erakaskuntzan: 744 000 euro ezarriko ditu departamenduak Kanboko kolegioaren berritzeko goitik behera; bestalde erreparakuntzak burutuko ditu Angeluko "Endarra", Hazparneko "Elhuyar" eta Bidaxungo kolegioetan. Herria 2005-08-04
Lantegia oro bat gelditu dute behar diren erreparakuntzak egin arte. Herria 2001-05-03
OPHLM egituran ez dute zorrik, alderantziz baztertuak badituzte 28 milioi Euro, eta horretaz aparte, badituzte erreparakuntza larriei buru egiteko zazpi milioi Euro bankuan emanak. Herria 2003-02-06
Interesgarriagoa ere frangotan, ofizialeak ardura lanez itoak izanki, ez baitira aise joaten erreparakuntza ttipien egitera. Herria 2001-07-12