Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errentista iz bere jabegoen errentetarik bizi den pertsona.
Litekeena da, egoera honetan, negozio handien eta errentisten interesek talde indartsua eratzea, eta gainera, aurkituko dute bai seguruenik egoera kaltegarria dela aitortzeko prest dagoen ekonomilari bat baino gehiago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.
Probintziako hiri ziztrin bateko burgesia txiki-ertainaren erretratua eskainiko digu: idazle frustratuak, trenbide-konpainiako funtzionarioak, latineko irakasle mozkortiak, bigarren edo hirugarren mailako antzerki-konpainietako aktore eta zuzendariak, epaileak eta errentistak; Vajkaytarren ibilera ezdeusen bitartez Sarszeg-ko unibertso gris ia osoa erakusten digu Kosztolányik. Berria - Kultura 2004-01-07