Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errentatu, errenta(tu), errentatzen du ad errentan eman; errentan hartu.
Berritze lanek hiru urte iraunen dute, jabeek hunkiko dituzten laguntzak handiagoak izanen dira gero prezio merkean errentatuko dituztela izenpetzen baldin badute. Herria 2001-02-08
Argibide guztiak jaso ditut higiezinen agentziatik eta apartamentu bat errentatuko dut. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.
Konradek piano bat errentatu zuen, baina ez zuen asko jotzen, musikaren beldur balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.
Hoteleko gela erreserbatuta daukat, baita autoa errentatua ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.
80 egoitza berexi dituzte errentatuak eta beste 20 jabeek berek okupatzen dituztenak. Herria 2001-02-08