Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errentagarri 1 izond egin den inbertsioa konpentsatzen duen etekina ematen duena; errenta egokia ematen duena.

Denak enpresa errentagarriak dira.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Maileguz hartutako funtsak inbertsio-proiektu errentagarrietan erabili zirenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

8.600 milioi euro inbertitzera doa lau urtean, konpainiaren «hazkunde errentagarria» ziurtatzeko, hornikuntza sarea hobetzeko eta Kyotoko Ituna betetzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Horrez gain, euskal zinemagintza errentagarri eta kalitateko baten aldeko apustua eta aldarria egin du.  Berria - Kultura   2004-12-19

Hainbat txosten egin zituzten eta bertan zerbitzu publiko errentagarriak aztertu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

80ko hamarkadako rock ilunena eta erritmo dantzagarrienak berreskuratu eta eguneratu ditu Cycle talde espainiarrak Weak on the rocks lehenengo diskoan, eta promozio kanpaina errentagarri bati esker, modako talde bihurtu da zenbait zirkuitutan.  Berria - Kultura   2006-03-30

Negozio-bidaietan ez da oraino emakume kopuru aski errentagarria sartu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 311. orr.

Itzultzaileen foroa, aldiz, elkarri laguntzeko erabiltzen da; askoz erabilera errentagarriagoa da hori.  Berria - Kultura   2006-01-15

Udalarentzat errentagarria omen da politikoki, baina gizarte ikuspegitik lotsagarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Funts horiek milaka eta milaka partaide txikiren ekarpenekin osaturikoak dira, aditu talde batek zuzendurik erosketa errentagarrienak non, hara egiten dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Aurrezkiaren mugikortasun gero eta handiago horrek inbertsio-proiektu errentagarrienak finantzatzen lagundu behar zuen printzipioz, haien norakoa kontuan izan gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Ontziola «errentagarria eta modernoa» da eta, Naval erosita, «hazten jarraitu» nahi du.  Berria - Harian   2005-10-04

Betidanik esan ohi da Espainiako Ligako atzerritar errentagarrienak zirela.  Berria - Kirola   2004-12-03

Ontziolen bideragarritasuna aztertzen ari den lan taldeak erabaki du bost ontziola ixtea, eta ekoizpena errentagarrienetan biltzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-23

Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Kale-argi denak aldatzea garestia da, baina errentagarria da.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Arabiarrak garbituz mundua salbatzen duten heroi amerikarren filmak oso errentagarriak baitira ekoizle judu zein kristauentzat.  Berria - Kultura   2004-04-13

Hondakinak behar bezala desegiteak diru asko balio du, eta horregatik, energia nuklearra ez da beste energiak bezain errentagarria, askoren ustez.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Agintari sobietarrek errentagarri bihurtu nahi zituzten dolarretan zituzten erreserbak, baina Estatu Batuetako finantza-merkatuetan ipini gabe.Interes tasak txikiagoak izanik, enpresa proiektuak (esaterako produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea) eta inbertsioak, eskuarki, erlatiboki errentagarriagoak dira inbertsio finantzarioen aldean (%12ko errentagarritasuna izango duela aurreikusi zaion enpresa proiektua errentagarriagoa da erlatiboki, merkatuko interes tasa ofizialak %10ean izan ordez %6an baldin badaude).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Etxebizitza bi batuz, bizitoki modukoak sortu zituzten orduan, zerbitzuak errentagarri egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

2 irud/hed

Presio soziala jasotzen dutelako, eta irabazi-kostu kalkulua eginik "etika errentagarria" delako ezartzen dituzte etikarekin eta erantzukizun sozialarekin zerikusia duten ekimenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Gaitzespen errentagarrien salerosketan aritzeagatik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

Oso bistakoa izan zen hori Porto Allegreko Munduko Foro Sozialaren bileran, non aniztasunaren artean, besteak beste, hauteskunde garaian ziren hainbat politikarik errentagarria ikusi zuten bilkura horretan parte-hartzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Roig dirudunaren gutizia, jostailu errentagarria da Vila-real.  Berria - Kirola   2006-03-03

Haientzat ere akordioa errentagarria da, nonbait.  Berria - Kirola   2004-06-02

3 ez-errentagarri izond errentagarria ez dena.

Estatuen gastu korronteak (Nigeria), armamentu-gastuak (Irak), inbertsio ez errentagarriak (Aljeria) finantzatu zituztenean, edota kapitalen ihesa bultzatu zutenean (Argentina).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Elkartzeak, zatiketak, sektore ez-errentagarrien salmenta, finantza-amarruak, eta, nola ez, emaitzak merkatu ahalguztidunek aurreikusi dituzten gisakoak direla bermatzeko itxuraldaketa finantzario baldarra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

Prozesu honek, tamalez, bazterrera uzten ditu leku ez-errentagarri guztiak, eta horiek ikusezin egiten ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus