Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenta iz ondasun edo kapital batek epe jakin batean ematen duen mozkina; pertsona edo kideko batek epe jakin batean dituen diru sarrerak, lanarenak ez direnak; alokairu edo kideko batengatik ordaintzen den diru kopurua.

Jokoa ez da errenta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 144. orr.

Merkatuek ez dituztela, nahitaez, errenta eta ondasunak zuzentasunez banatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Arabarrak eta bizkaitarrak atzo hasi ziren errenta eta ondarea aitortzen.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

-Sentitzen dut, Joanes: ni banoa eta zu esku hutsik utziko zaitut, ez etxerik ez errentarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 599. orr.

Ez dugu hala ere egungo egunean ikusten hiruretan hogei milako errenta duen andereñorik erlijioan sartzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.

Erranen dut azkenean Gorte honetako jende gehienak miretsi dutela zer pazientziarekin eta zer bihotz zabalarekin onartu duen artzapezpikuak hainbeste ontasun eta errenta galtzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.

Inolako ordainsaririk edo errentarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

John Deek, aita aberats baten oinordekoa izaki, bazuen amets goxo bat: errentetatik bakarrik bizi, eguneroko lapikoa bete ahal izateko lanean aritu beharrik ez izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.

Erretegia saldu eta urtebetean errentetatik bizi izan zela egia izan zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Gizon on hura hil zenean, mila liberako errenta utzi zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Hezkuntza masibo eta ez elitista horrek eragin positiboa du errenten banaketan, eta, era horretan, kontsumoaren merkatu modernoan sarbidea duen erdi mailako klase zabal bat sortzea errazten du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Estatua ezin zaielarik klase menderatzaileei nagusitu eta erakunde sindikalak oso ahulak izaten direnez, oso motelak izaten dira errenten birbanaketarako eta gizarte-babesaren garapenerako ahalegin serioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Etorkizun Kontratua: Bergizarteratzeko Gutxieneko Errenta edo gisa bereko sariak eskuratzen dituztenak lan bat aurkitzen laguntzeko pentsatu kontratua da.  Berria - Harian   2006-01-08

Beste batzuk, berriz, zuzenekoak dira, Elkarteen Irabazien gaineko Zerga edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), esaterako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Batez ere, Ogasunari aitortzen zaizkion laneko errenten eta jarduera enpresarial, profesional eta artistikoen errenten arteko alde «susmagarria» dute jopuntuan gizarte eragileek.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Iruzurrak behera egin du eta igo egin da higiezinen errentak aitortzen dituztenen kopurua.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Errentaren gaineko zerga progresiboaren alde.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Gizarte justu bat izateko, errenta edo ongizatearen banaketaz gainera, mugikortasun sozialak ere zeresan handia du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 280. orr.

Zerga politikak eragin handia du, edo, hobe esanda, izan dezake, errentaren eta aberastasunaren birbanaketan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Errentaren gaineko zergei ala konsumo-tasei lehentasuna eman.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

1.200 milioi txinatar herritarrek izan duten errentaren hazkundearengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.

Langileen eta klase ertainen errentek bere horretan jarraitu dute edo murriztu egin dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Estatu aberatsen per capita errenta pobreen bikoitza baitzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Hazkunde hori, errentaren mailaren mendeko baino areago, errentaren erabilera produktiboaren edo ez produktiboaren mendeko da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Aitzineko prioreek alabaina erreinuko jaun handien itxura hartua zuten eta haien bizimoldeak errenta guztiak irensten zituen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Nik ordaintzen dut etxe honetako errenta, eta joateko esaten dizut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Etxebizitzaren errenta, janaria, arroparen garbiketa, apeta txikiak, dena zegoen idatzia, jasoa, batuketa egina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.

Hasieran, taxia aldi baterako konponbidea baino ez zen izan, errenta pagatu ahal izateko behin-behineko neurri bat beste zerbait aurkitu bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Errentako etxe baten goiko bi solairuetan jarri ziren bizitzen Tomekin batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Etxearen administratzailea duk, uda osoko errenta zor zioagu oraindik.     «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

-Igual uste zian errenta kobratzera zetorkiola.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Errenta finkoan prezioak gora eta errentabilitateak behera, Erreserba Federalak interes tasa baxu luzaroago mantenduko dituelakoan.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Iparraldeko herrialdeak errenta altuena duten herrialdeak dira, eta, era berean, gehien birziklatu eta gehien errausten dutenak dira. Frantziako Gobernuak iragarri du gaur hasiko den G8ren goi bileran egingo duen proposamenetako bat errenta ertaineko estatuen kanpo zorraren ordainketa «arintzea» izango dela, «erregimen berezi baten bidez».  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Kapitalaren errenten eta errenta handien gaineko zergen beheraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Estatu kide bakoitzak errenta gordinaren %1,24 ematen dio Europako Batasunari.  Berria - Harian   2005-12-16

1973-1974 urteetan, Yom Kippur-eko gerraren ondoren, eta 1979-1980 urteetan, Irango iraultzaren ondoren, petrolioaren prezioak izan zituen gorakada izugarrien ondorioz, errenta aski handia eratu zen herrialde petrolio-ekoizleetan. Horretarako, errenta errealen mailak -beste hitzetan esanda, erosahalmenen mailak- alderatu behar dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Andre hori xume-xume bizi zen, errenta txiki bizi arteko batekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Labur esanda, oinarrizko errenta herritar orori, herritar izateagatik bermatzen zaion gutxieneko diru sarrera da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Herritar guztiei estatuak ordainduriko oinarrizko errenta baldintzarik gabekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 151. orr.

Gobernuaren urteroko errenta bat jasotzeko aukera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Munduko 225 pertsona aberatsenen ondarea 2.500 milioi pertsonen urteko errenta metatuaren parekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Biztanleko errenten nazioarteko konparazioa eginda Munduko Bankua, 1995, jarraitasuna baino areago, leize handi bat ageri da planetako parte garatuaren eta ez hain jendeztatuaren eta hirugarren munduko giza masa izugarriaren artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Garapen-bideko ekonomien biztanleko errenta, batez beste, %2,5 urteko hazi zen 1966 eta 1997 bitartean, eta herrialde industrializatuetan berriz %2,3.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaur egun lanaldiaren murrizketaren inguruan bizi-bizirik dagoen eztabaida errenta-banaketaren ikuspegitik aztertzen denean soilik uler daiteke bere osotasunean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 139. orr.

Ez baitut zu errenta-biltzaile edota zergalari ikusi arte gelditzeko asmorik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.

Ezer eraiki aurretik ondo atera ditzan kontuak, egindako lanen inguruan ez dadin gero eztabaidarik sortu etxe-jabeen artean, eta bide batez, idatzitako legeen indarrez, errenta-hartzailearen eta kontratugilearen aurrean ondo babestua gera dadin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 470. orr.

Herrialde aberatsen eta herrialde pobreen arteko errenta-aldeak ez dira azken berrogei urteotan murriztu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

BEZaren eta beste hainbat tasen kasuan, esaterako, gizabanako guztiek, errenta edo aberastasun maila oso desberdinak dituztela ere, berdin ordaintzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Zerga politika, diru politika, atzerri politika eta errenta politika (oinarrizko prezioen eta soldaten finkatzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 29. orr.

James Packer kontulari erretiratua zen, baina oraindik ere egiten zizkien errenta aitorpenak lehengo zenbait bezerori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

2003ko errenta kanpainan 257 milioi itzuliko ditu Gipuzkoak.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ideia honek edozein frogapenen aurretik eta azterketa guztien aurretik, hiru funts-errenten izaera naturala postulatzen zuen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

Giza garapena nazio errentaren hazkundea edo murrizketa baino zerbait gehiago ere bada.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Herrialde inportatzaileen nazio-errentei eragindako diru-hustea handiagoa edo txikiagoa izan zen mendekotasun energetikoaren mailaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Biztanle errentako eskalarekin erkaturik, ahalegina 23koa da EAEan, 29koa Nafarroan, 39koa Europan eta 57koa AEBetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 182. orr.

Gizarteratze Errenta Aktiboa 300 eurokoa izango da 10 hilabetez diru-baliabiderik ez dutenentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Gizakiaren ongizatea areagotzea, gizakiaren diru-errenta edo eskura duen produktu kopurua areagotzea dela asumitzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

Kapital errenten gaineko zerga tasak, gainera, lan errenten aldean oso behera egin dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.

1993an lan errentak BPGren %55,4koak izan ziren, eta 2001ean %49,8ra jaitsi zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

5 irud/hed

Atsedenean hiru goleko errenta zuen Itxakok, eta 35, 40 eta 45 minutuetan bost goleko errenta ere izan zuten.  Berria - Kirola   2004-10-17

25 segundoko errentarekin igaro zen gainetik Gutierrez, baina jaitsieran alde horri eutsi egin zion, eta lasai jaso ahal izan zituen besoak garaile.  Berria - Kirola   2004-06-09

Helmugan, dena den, 19 segundokoa izan zen errenta, baina errenta baino, jarrera da garrantzitsuagoa.  Berria - Kirola   2004-05-21

Naranco mendatean gora erasoa jo, aurretik zituen denak irentsi, eta errenta erosoarekin helmugaratu zen, Euskaltel-Euskadi taldeari sasoiko bosgarren garaipena emateko.  Berria - Kirola   2004-05-12

Sarasuak lehen lau tantoetan eginiko hiru hutsek hasierako errenta eman zioten Altuna II.ri (6-2).  Berria - Kirola   2004-07-30

Gorriek aginduz ekin zioten partidari, eta erdi aldera errenta polita lortu zuten (31-20).  Berria - Kirola   2006-01-10

Iruindarrek oso ondo eutsi diote lehen zatian lorturiko gol errentari.  Berria - Kirola   2006-04-09

6 errentan alokairuan.

Errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Gavardek bi konpartimentu hartuak zituen errentan, eta, erdiko trenkada kenduz, oilategi bakar bat egina zuen biekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Auto bat errentan hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.

Diru gizona zen, lukurrerua, txerpolariei maileguak egunka egiten zizkiena eta orgatilak errentan ematen, eskandaluzko korrituak eskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Gizon batek mahastia landatu zuen eta, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen aldi baterako.  Elizen arteko biblia   Lk 20,9

Halako apartamentu arratoi-zulo gisako batean bizi nintzen errentan bi lagunekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

· Etxebizitza Sailak berak 400 etxebizitza ipiniko ditu aurten errenta merkean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

7 per capita errenta herrialde bateko barne produktu gordinaren eta biztanle kopuruaren arteko erlazioa.

Alemaniaren per capita errenta 22.000 dolar inguruan zebilen 1997an.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 128. orr.

Per capita errenta hemen 6.520 dolarrekoa da; hazkundea, inguruko erresumen artean, hoberenetarikoa, 4, 8.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.

Esloveniaren per capita errenta EBren batez bestekoaren %72ra iristen da, gutxi gorabehera, Greziak edota Portugalek dutena.  Berria - Mundua   2004-06-08

Hauteskundeak irabazi genituenetik, Euskadiko per capita errenta zazpi puntutan gehitu da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Herrialde aberatsenak dira igualitarioenak, alegia, aberastasuna hobeto banatzen dutenak: per capita errenta garaiena duten probintziak era berean igualitarioenak dira, ezen beren aberastasuna hobeto birbanatzen baitute. herrialde bat garapen bidean dagoela esaten da, kasu, 6.000 dolar per capita errentatik behera badago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Estatu kide berriek EBko gainerako kideek baino garapen ekonomiko baxuagoa izan arren Barne Produktu Gordinean eta per capita errentan azalduak, azken urteotan EBko kide zahar garrantzitsuenen eta EB bera baino hazkunde tasa handiagoak izan dituzte.  Berria - Mundua   2004-06-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurten errenta (3); baina errenta (4); bateko errenta (6); batez besteko errenta (4); besteko errenta (4); bi goleko errenta (4); bizkaiko errenta (3); biztanleko errenta (9); biztanleko errenta erreala (3); bost minutuko errenta (3); capita errenta (14); da errenta (14); den errenta (4); dute errenta (9); dute errenta eta (3); edo errenta (7); errenta aitorpen (4); errenta aitorpena (28); errenta aitorpena egitean (9); errenta aitorpenak (8); errenta aitorpenaren (9); errenta aitorpenaren kanpaina (3); errenta aitorpenean (5); errenta aldakorra (3); errenta aldakorrak (4); errenta aldakorrean (6); errenta aldakorreko (8); errenta bat (5); errenta dute (3); errenta edo (8); errenta ere (3); errenta erreala (5); errenta ertaineko (3); errenta eta (27); errenta eta aberastasunaren (4); errenta eta ondarea (5); errenta finko (3); errenta finkoa (3); errenta finkoan (3); errenta finkoaren (3); errenta finkoko (3); errenta gordinaren (4); errenta handiagoa (4); errenta handiena (4); errenta hori (4); errenta horri (3); errenta izan (3); errenta jasotzen (3); errenta kanpaina (9); errenta kanpainaren (3); errenta kendu (3); errenta kitatzerakoan (4); errenta lortu (16); errenta lortu zuen (4); errenta lortu zuten (7); errenta lortzeko (3); errenta maila (7); errenta ordaintzeko (4); errenta osoaren (3); errenta per (5); errenta per capita (4); errenta polita (7); errenta polita lortu (5); errenta txiki (4); errenta zergaren (4); errenta zuen (4); errenta zuten (4); eta errenta (36); eta oinarrizko errenta (4); etxearen errenta (3); etxeko errenta (3); ez da errenta (5); goleko errenta (12); goleko errenta lortu (3); gure errenta (3); gutxieneko errenta (6); laurdeneko errenta (3); liberako errenta (4); lortu zuen errenta (4); lortutako errenta (5); mila liberako errenta (3); minutuko errenta (14); minutuko errenta lortu (7); oinarrizko errenta (42); oinarrizko errenta eta (5); ordu laurdeneko errenta (3); per capita errenta (14); segundoko errenta (10); zen errenta (5); zuen errenta (7)

bat errentan (6); bat errentan hartu (3); batez besteko errentaren (3); batzuei errentan (3); batzuei errentan utzirik (3); besteko errentaren (3); biztanleko errentaren (3); capita errentaren (4); errentak eta (6); errentan hartu (8); errentan hartutako (6); errentan utzirik (3); errentarekin helmugaratu (4); errentarekin helmugaratu zen (4); errentarekin iritsi (5); errentaren arabera (3); errentaren eta (7); errentaren eta aberastasunaren (5); errentaren gaineko (31); errentaren gaineko zerga (7); errentaren gaineko zergan (4); errentaren gaineko zergaren (10); errentaren kopurua (3); errentari esker (4); errentari eutsi (3); eta errentaren (4); eta errentari (3); fisikoen errentaren (19); fisikoen errentaren gaineko (18); goleko errentarekin (3); gutxieneko errentak (3); hartu zuen errentan (3); lan errentak (3); nekazari batzuei errentan (3); oinarrizko errentaren (10); oinarrizko errentari (3); per capita errentaren (4); pertsona fisikoen errentaren (19); segundoko errentarekin (3); zuen errentan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus