Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenka2 adlag erren eginaz.

14-8koarekin Beloki aldageletara joan zen, eta errenka bukatu zuen partida.  Berria - Kirola   2004-01-21

Errenka eta hanka lotuta ere, taldekideak laguntzeko gai izan zen jokalari kroaziarra.  Berria - Kirola   2006-04-02

Erremolatxa-aurpegiko gizon sendokote bat errenka zebilen tabernan zehar, makila batean bermatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.

Halako batean, inor horretaz ohartu baino lehen, nagusia errenka heldu zuan eta, burua galdu gabe, errebolberra kendu zioan eta poltsikoan sartu zian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 328. orr.

Oroimena ez baitzebilen gauzak bete-betean iraultzen, ohi duen legez, eta ohitura etenda, errenka bezala eskatzen zuen falta zitzaion hura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 249. orr.

Zaldun-ezkutariei laguntzera etortzeko agindu zien dukeak bere ehiztariei; aski hondatua zegoen Don Kijote erorka hartatik, jaso zutenean; baina, hala ere, jaun biengana joan zen belauniko jartzera, errenka eta ahal zuen bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus