Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenka1 1 iz errenkada, lerroa.

Gazteek bi errenka osatu dizkiote kale estuaren alde banatan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 218. orr.

Luteziarenganako amodioa Lakatosenganako gorrotoa adina hazten zitzaidan, nahiz eta nire amodio hura ez zen nik agertu nahi nuen bezain bizia, aski bigarren errenkakoa zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

2 errenkan bata bestearen atzean lerroan.

Gauzarik atrebituenak pasatu ziren errenkan: hiru lagun berriek aipamen bereziz gainditu zuten azterketa gisako bat izan zen hura.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.

Kalesa geldiarazi zuen, errenkan zeuden mandagurdiak baino poxin bat lehentxeago, arrain-kaxa pila batzuen artean erdi ezkutaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.

Auzipetuak elkarretaratu ziren bitartean, haien aurrean baina bizkarra emanez, errenkan jarri ziren Dignidad y Justicia elkarteko hamar lagun.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Harrezkero, euskal autore zaharren edizio kritikoak errenkan etorri dira, bata bestearen atzetik: Etxeberri Ziburukoa, Tartas, Mendiburu, Eskuin aldean, berriz, errenkan jarritako aitorlekuetan, fraideak jendea konfesatzen.  Berria - Kultura   2006-01-22

Lehen [partida] biak errenkan jokatuko dira bi asteburuotan.  Berria - Kirola   2006-05-02

Supermerkatu edo postetxe bateko errenkan itxura antipatiko eta zakarreko hirurogei urte inguruko edozein emakume.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Hainbat berlina, orga eta lando zeuden atari aurrean, bata bestearen atzetik errenkan eta ilargitan zilartsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Haratago, errenkan, batzuk elkar gainka, auto zaharrak, pneumatikoak, tuboeskapeak eta beste.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.

Hari begira zegoela, diz-diz egin zuen errekak; karra-karra, antzarak errenkan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus